Hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematea onartu du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartu du hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematea ahalbidetzen duen neurria. Abal-lerroa bera asteburuan iragarri zuen Pedro Sanchez gobernuburuak, baina gaur ezagutu da letra txikia. Etxebizitzaren inguruko beste ekimen batzuk ere onartu dituzte Ministroen Kontseiluan.
Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak azaldu duenez, neurria honakoei dago zuzenduta: "Etxebizitza erosteko kaudimena eta asmoa duten arren, bankuek eskatutako sarrerari aurre egiteko aurrezki nahikorik ez duten (35 urtetik beherako) gazteei eta (seme-alaba adingabeak dituzten) familiei".
Hori horrela, Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) emango du etxebizitza hipotekaren % 20ri aurre egiteko abala. Are gehiago, % 25ekoa izan daiteke etxebizitzak D motako energia kalifikazioa badu.
Abal horiek ez dute kosturik izango zordunentzat. 2025eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, baina beste bi urtez luzatu daiteke.
Eskatzaileek Iprem adierazlea baino 4,5 aldiz diru-sarrera txikiagoak izan beharko dituzte (4,5 x 8.400 = 37.800 euro urtean). Bikoteen kasuan, zenbateko hori bikoitza izango da.
Adingabeak ardurapean izanez gero, % 0,3 igoko da seme-alaba bakoitza, eta % 70 gehituko zaio diru-sarreren muga guraso bakarreko familietan.
Diru-sarrera muga hori % 0,3 igoko da seme-alaba bakoitzeko. Guraso bakarreko familien kasuan, gehienezko muga % 70ekoa izango da.
Oraingoz ez dute zehaztu ICOren abalak eskatzeko epea noiz zabaldu den.
Halaber, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman dio Sepes Lurzoruaren Enpresa Erakunde Publikoaren bitartez Defentsa Ministerioaren lurretan beste 20.000 etxebizitza bultzatzeko planari.
Raquel Sanchezek prentsaurrekoan azaldu duenez, "asmo handiko" eragiketa horren balioa 620 milioi eurokoa da, eta horrekin "Defentsako lurzoru erabilgarri guztia mobilizatu nahi da, etxebizitza parke publikoa osatzeko".
Defentsa Ministerioaren lurrak Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Kanariak, Katalunia, Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon, Ceuta, Extremadura, Galizia, Errioxa, Madril, Murtzia, Melilla eta Valentziako 36 udalerritan daude. Ondorioz, ez du eraginik izango Hego Euskal Herrian.
Kritika ugari
ICOk finantzatutako etxebizitzarako abal berriek kritikak jaso dituzte EAJren eta EH Bilduren aldetik. Izan ere, bi talde nazionalistek higiezinen burbuila berri bat sustatzen dutela uste dute .
"Interes orokorraren aurkakoa da, jabeei, bankuei eta espekulatzaileei mesede egiten diona", adierazi du Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak. Horrekin batera, euskal taldeak adierazi du Gobernua ez dagoela erosketa-saskiaren prezio garestiak geldiarazteko lanean.
Jeltzaleek, bestalde, "herritarrenganako errespetu falta" gisa ikusten dituzte abal berriak, eta uste dute Gobernua "Etxebizitza Legearekin kontraesanean dauden neurriak hartzen" ari dela. "Orain kreditu bigunak emango dizkiegu inbertsio-funtsei?", galdetu du ironiarekin Aitor Estebanek, EAJk Kongresuan duen bozeramaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.