Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgai dauden etxebizitzen eskaintza % 28 erori da Nafarroan azken lau urteotan, eta prezioa % 11 igo da

Espainiako Estatuan, orotara, % 12 murriztu da. Eskari gehien duten merkatuen artean, murrizketa nabarmenetako bat Bilbon izan da, % 29 gutxiago baitaude orain.
orain-default-image

Nafarroako etxebizitzen eskaintzak % 28 egin du behera azken lau urteotan, eta prezioak % 11 egin du gora, Idealista atariak egindako ikerketa baten arabera.

Espainiako Estatuan, orotara, eskaintza % 12 jaitsi da azken lau urteotan, 2019ko lehen hiruhilekoko stocka 2023ko aldi berekoarekin alderatuz gero, eta bigarren eskuko etxebizitzen prezioak % 15 igo dira.

Eskari handiena duten merkatuen artean, Valentziakoaren atzetik (eskaintza % 41 jaitsi da), Alacantekoa izan da jaitsierarik handiena (% 32), Zaragozakoa bezalaxe, eta Bilbokoa (% 29 gutxiago) dago sailkapenean ondoren.

Eskaintzak % 22 egin du behera Sevillan, eta Palma Mallorcakoa (% 15 gutxiago), Malaga (% 11), Madril (% 10) eta Bartzelona (% 4) ageri dira jarraian.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X