Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur
Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur, hainbat ataletako profesionalen osagarriei eta lanbide-karrerari buruz hitz egiteko, besteak beste. Lehen Mailako Arretako osasun zentroen eta Etengabeko Arretako Guneen (EAG) udako ordutegien inguruko proposamena ere helarazi nahi die langileen ordezkariei Osasun Sailak.
Modu horretan, ekainaren 14an berrabiatutako elkarrizketekin jarraitu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Egun horretan, Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu ia guztiek (Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT) hartu zuten parte mahai sektorialaren batzarrean. Euskadiko Sendagileen Sindikatuko kideak izan ziren joan ez ziren bakarrak, agintariak "osasun sistema desegiten" ari direla iritzita.
Gaurko hitzorduan, Osasun Sailak gai hauek jarriko ditu mahai gainean: Etengabeko Arretako eta Larrialdietako Guneetako langileen produktibitate-osagarria, ospitalizazio-osagarria eta lanbide-karrera garatzeko dekretu berria. Hain zuen, bihar publikatuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean Osakidetzako langileen lanbide-karrera garatzeko 2022ko deialdia. Konpromiso hori hartu zuen Osasun Sailak sindikatuekin.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako