Hipoteka kopuruak behera egiten jarraitzen du Euskadin eta Nafarroan, % 21 eta % 11, hurrenez hurren
Etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopuruak % 21,8 egin du behera ekainean Euskadin, aurreko urteko hil bereko datuekin alderatuta, baina zertxobait egin du gora maiatzekoekin alderatuta, orduan % 26,9 jaitsi baitzen. Nafarroan, duela urtebete baino % 11 gutxiago sinatu dira.
Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera, ekainean etxebizitzen gaineko 1.887 hipoteka formalizatu dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta 324,8 milioi euro utzi dira maileguan; beraz, batez besteko hipoteka 172.000 eurotik gorakoa izan da. Datu horiek % 8,1eko igoera adierazten dute maiatzeko datuekin alderatuta.
Foru Erkidegoan, berriz, etxebizitzen gaineko 406 hipoteka-kontratu sinatu dira, eta 51,412 milioi euro utzi dira maileguan. Datu horiek % 8,3 dira aurreko hilabetekoaren aldean.
Estatuan, 33.478 mailegu sinatu dira ekainean, hau da, % 21,9 gutxiago sinatu dira urtebetean.
Azken urteetan, interes-tasa aldakorreko hipotekak nagusitu dira, nahiz eta 2015etik aurrera tasa finkoko hipotekak gero eta gehiago izan, harik eta 2020ra bitartean nagusi izatera iritsi ziren arte. Hala, 2022ko ekainean sinatutako mailegu berrien % 75 izatera heldu dira.
Ordudanik, eta euriborraren gorakadarekin batera, hipoteka aldakorrak berriro nagusitzen ari dira. Ekainean, sinatutako etxebizitzen gaineko hipoteken % 40 tasa aldakorrekoak izan dira, 2021eko apiriletik izandako ehunekorik handiena, INEren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.