Garraio publikoan % 20ko hobaria mantenduko dute 2024an EAEko erakundeek
Garraio publikoan % 20ko hobaria mantenduko dute 2024an Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek. Hala adostu dute gaur EAJk eta PSE-EEk, eta neurri hori ahalbidetzeko konpromisoa hartu dute.
Arratsaldean kaleratu duten oharrean, bi alderdiok jakinarazi dute datorren urtean "garraio titulu pertsonalizatuen eta abonuen tarifetan % 20ko hobaria ezartzen" jarraitzea erabaki dutela. Horretarako, "helburu hori lortzeko beharrezkoak diren" prozeduren alde egingo dute erakundeetan dauden ordezkari jeltzaleek eta sozialistek, agiri horren arabera.
Horrela, Espainiako Gobernuak ere 2024an garraio publikoan % 30eko hobaria mantenduko balu (hala adostu zuten PSOEk eta Sumarrek), orotara garraio publikoaren erabiltzaileek % 50eko hobaria izango lukete. 2022ko irailetik dago indarrean deskontu hori.
EAJk eta PSE-EEk "beharrezko jotzen dute neurri eraginkorrak hartzea Ukrainako gerrak, Ekialde Hurbilean piztu den krisiak, interes-tasen igoerak eta elikagaien garestitzeak familia-ekonomietarako ekarri dituzten ondorioak arintzeko". Gehitu dutenez, eurentzat "garraio publikoaren arloko konpromisoak gai estrategiko dira".
Garraio publikoari emandako laguntzek "bidaiarien kopurua igotzea" ekarri dutela ziurtatu dute, eta "mugikortasun sistema iraunkorra eta eraginkorra" bultzatzeko lanean jarraituko dutela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.