EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontsumitzen ditugun produktu freskoen % 16k bakarrik dute Euskadiko jatorria

Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko.
Eitb Data
Eitb Data

Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko. Estatuko beste erkidegoetatik ekartzen dituzte erosten ditugun gainerako produktuak (63 euro) edo munduko gainerako herrialdeetatik ekarritakoak dira (15 euro).

Datu hori nabarmenagoa da Euskadin erosten ditugun arrain eta itsaskien kasuan, % 10 bakarrik izaten baitira Euskadiko ontziek harrapatutakoak. Estatuko beste erkidegoetatik (% 51) edo munduko beste toki batzuetatik (% 39) etortzen zaigu gehiena.

EITB Dataren arabera, nekazaritza eta arrantzako produktuen ekoizpen propioa euskal ekonomiak behar duenaren % 25 baino gutxiago da. Gainerakoa beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetatik inportatzen dugu, eta horrek gero eta produktu sorta zabalagoa jarri digu eskura, gure inguruan ekoizten ez dena.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X