Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan

EAEn, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, % 3,7 igo da hipoteken kopurua, baina Nafarroan % 18,5 jaitsi da.
% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan
% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan. Argazkia: EFE

Iazko hilabete berean baino % 21,46 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean Euskal Autonomia Erkidegoan —% 29,64 gutxiago espainiar Estatuan—. Hartara, urte arteko bilakaerak okerrera egin du. Guztira, 1.599 hipoteka sinatu dira EAEn, Estatistika Institutu Nazionalak emandako datuen arabera.

Kontrara, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, % 3,7 igo da hipoteken kopurua.

Dirutan, 294,4 milioi euro mailegatu zituzten etxebizitzak erosteko irailean, iaz baino % 26,15 gutxiago. Abuztuko datuekin erkatuta, % 0,04 jaitsi zen zenbatekoa.

Lursail kopuruari dagokionez, 1.977 hipoteka sinatu ziren (375,41 milioi euro, orotara); horietatik 35 baserriak erosteko, eta 1.942 hiriko etxebizitzetarako.

Nafarroa

Nafarroan, % 30,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren irailean, 2022ko hilabete bereko datuekin alderatuta, eta % 18,5 gutxiago, aurreko hilabeteko datuekin erkatuz gero. Hain zuzen ere, 334 hipoteka sinatu ziren.

Bestalde, 45.208 milioi euro mailegatu zituzten Nafarroan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X