MICHELIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Michelinek ekoizpena geldituko du asteburu honetan, kautxu faltagatik

Lanuzte horiek urtarrilaren 20 eta 21erako iragarritakoei gehitu behar zaizkie. Asteburu honetako lanuzteek 920 langileri eragingo diete, eta 40.000 pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.
orain-default-image

Michelinek Gasteizen duen lantegiak produkzio geldialdia egingo du asteburu honetan (urtarrilak 13 eta 14), Itsaso Gorriko krisiaren ondorioz kautxu naturala (pneumatikoak fabrikatzeko funtsezko lehengaia) falta delako.

Guztira, lanuzteek 920 langileri eragingo diete, eta 40.000 pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.

Asteburu honetako lanuzteei urtarrilaren 20 eta 21erako iragarritakoei gehitu behar zaizkie.

Michelinek Espainiako Estatuan dituen lau fabrikek (Gasteiz, Lasarte, Valladolid eta Aranda Duero)  txandak desaktibatuko dituzte urtarrilean, Itsaso Gorriko krisiaren ondorioz kautxu naturala (pneumatikoak fabrikatzeko funtsezko lehengaia) falta delako.

Arazoa Itsaso Gorrian dagoen itsas garraiorako segurtasun falta da. Izan ere, Israelek Palestinan egindako erasoaldiari erantzuteko, matxino huthiek itsaso hori zeharkatzen duten ontziei eraso diete. Horren ondorioz, hornitzaileak beste ibilbide batzuk erabiltzen ari dira Europara iristeko, Hegoafrikako Esperantza Oneko lurmuturretik bueltan, esaterako. Ibilbide askoz luzeagoa izanik, kautxuaren hornikuntzan atzerapenak ari dira izaten.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X