Etxebizitzan inbertitzea ez da nahikoa izango Espainiako Estatuko erresidentzia bisa lortzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Ministroen Kontseiluak txosten bat aztertuko duela bihar, Estatuan etxebizitzan inbertitzeagatik erresidentzia bisa lortzeko aukera ematen zuen PPren lege bat aldatzeko.
Sanchezek Dos Hermanaseko (Sevilla) etxebizitza sozial batzuetara egindako bisitan eman du horren berri, Isabel Rodriguez Etxebizitza eta Hiri Agenda ministroarekin batera, eta helburua Golden Visa deiturikoa bertan behera uzteko prozedura martxan jartzea dela zehaztu du.
PPk 2013an onartu zuen neurri horrekin, Espainiako Estatuan higiezinetan milioi erdi euro inbertitzen zituenak automatikoki lortzen zuen erresidentzia bisa, eta Sanchezek esan du "beharrezkoa" dela hori bezalako neurriak bertan behera uztea etxebizitza "eskubidea izan dadin, eta ez espekulazio negozio hutsa".
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako