Siemens Gamesak "berregituraketa plana" iragarri du, kaleratzeak barne, eta CEO berria izendatu
Siemens Energy multinazionalak iragarri duenez, Siemens Gamesa filialean "berregituraketa neurri garrantzitsuak" hartuko ditu eta "plantilla doituko" du, azken urteotako galera milioidunei aurre egiteko (799 milioi azken seihilekoan) eta 2026tik aurrera errentagarritasuna berreskuratzeko.
Horrez gain, Jochen Eickholt egungo zuzendari delegatua edo CEO-a (chief executive officer, ingelesez) kargutik kenduko duela jakinarazi du, eta horren ordez, Vinod Philip jarriko duela, abuztutik aurrera.
Urte fiskalaren bigarren seihilekoan emaitzak jakinarazteko oharrean, Siemens Energyk ez du zehaztu kaleratzeen zenbatekoa, baina aurreikusi du langile kopurua "gutxi gorabehera egonkor" mantenduko dela lekualdatzeen bidez. Izan ere, itsas haize-negozioak hazten jarraituko du, eta bertara bideratuko omen dituzte beste negozio unitateetan behar ez diren beharginak.
"Jochen Eickholtek eta Vinod Philipek neurri zehatzak adostuko dituzte datozen asteetan, eta sindikatuekin negoziatu datozen hilabeteetan", argitu dute oharrean.
Konpainia alemaniarrak hiru lantegi ditu EAEn (Zamudio, Asteasu eta Mungia) —1.011 langile—, eta beste bi, Nafarroan (Sarriguren eta Arazuri) —1.823 langile—. Hego Euskal Herriko behargin gehienak onshore negozioan ari dira, krisiak jotakoan, alegia.
Alemaniako taldeak zehaztu du Gamesak bere bi negozio unitateei eutsiko diela —onshore edo lurreko haize-negozioa eta offshore edo itsasoko haize-negozioa—, lurreko dibisioan izandako arazo larriak gorabehera. Gogora ekarri behar da lurreko plataformen (X.4 eta X.5 modeloak) turbinetan matxura ugari izan zituztela, eta hainbat eskaera bertan behera utzi behar izan zituzten eta kalte-ordainak pagatu atzerapenengatik.
799 milioi euroko galerak
Energia eolikoaren fabrikatzaileak 799 milioi euro galdu ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan —2023ko urritik 2024ko martxora bitartekoa—, aurreko ekitaldian baino % 34 gutxiago (1.209 milioi euroko galerak izan ziren orduan).
Talde alemaniarraren arabera, hainbat faktorek eragin dute emaitzetan: turbinen arazoek, produkzio kosteek eta offshore unitatea abiatzeko aurreko ekitaldian izandako gorabeherak.
Iaz lurreko airesorgailuen turbinetan izandako arazoek "zartako larria" eragin zuten Siemens Gamesan (4.588 milioi euro galdu zituen 2023an), baita Siemens Energy jabean ere. Horren harira, Alemaniako Gobernuak dirulaguntza milioidunak eman zizkion, bermetan, proiektu handiak finantzatu ahal izateko.
Dena dela, 2024an zehar Gamesaren emaitzak hobeak izatea espero du Siemens Energuk, batez ere offshore negozioari esker.
Gamesaren eragin negatiboa gorabehera, multinazional alemaniarrak 1.618 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan (aurreko epe berean 677 milioi galdu zituen).
CCOO "oso kezkatuta" azaldu da; Jaurlaritzak ez du adierazpenik egin nahi izan
CCOO sindikatuak Siemens Gamesan duen ordezkaritza "oso kezkatuta" azaldu da konpainiak beste berregituraketa bat egin behar duela jakin berritan. Ez omen zuten halakorik espero, Clara Fernandez Zamudioko lantegiko CCOOko kideak aitortu duenez.
Fernandezek azaldu du ez dituztela daturik, eta gaur bilera zeukatela zuzendaritzarekin emaitzak aztertzeko.
Horren ustez, iragarpenak "mezu positibo" bat du behintzat, enpresak "onshore negozioari eutsiko" diola (Espainiako Estatuan lurreko dibisioa da nagusi).
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko iturriek Europa Press albiste agentziari azaldu diotenez, Jochen Eickholt Gamesaren CEO-ak joan den asteartean jakinarazi zien berria. Horretaz harago, Jaurlaritzak ez du bestelako adierazpenik egin nahi izan. Argudiatu duenez, enpresak sindikatuei eman behar dizkie azalpenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.