Inflazioak gora egin du ekainean, eta urte arteko tasa % 3,5an geratu da EAEn, eta % 3,4an Nafarroan
Prezioek gora egin dute ekainean Hego Euskal Herrian, eta urte arteko inflazioa % 3,5ean eta % 3,4an geratu da EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Hala ere, ekaineko urte arteko datua maiatzekoa baino apalagoa da, lau hamarren EAEn, maiatzean % 3,9koa baitzen, eta hamarren bat Nafarroan, maitzean % 3,5ekoa baitzen.
INE Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur eman ditu ekaineko behin betiko datuak. Maiatzetik ekainera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bost hamarren igo da Nafarroan, eta hiru hamarren Nafarroan. Prezioek gora egiten jarraitzen badute ere, igoera moteldu egin da.
Etxebizitzak, elikagai eta edari ez-alkoholikoek eta ostalaritzak eta hotelek izan dituzte urte arteko hazkunde handienak, % 5, % 4,5 eta % 4,1eko garestitzeekin, hurrenez hurren.
Arabak izan du urte arteko inflaziorik txikiena ekainean (% 3,2), Bizkaiak (% 3,5) eta Gipuzkoak (% 3,6) baino txikiagoa.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 3 garestitu dira EAEn, eta % 2,4 egin dute gora Nafarroan.
Elikagaien prezioak ere gora egiten jarraitzen du. Elikagaiak eta edariak % 5 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 4,1 Nafarroan. Hala ere, urte arteko datua maiatzekoa baino apalagoa da, aurreko hilabetean % 5,6koa eta 4,5ekoa izan baitzen, hurrenez hurren. Maiatzetik ekainera, prezioak mantendu egin dira Nafarroan, eta hiru hamarren merkatu dira EAEn.
Espainiako Estatuan, elikagaiak batez beste % 3,4 garestitu dira urtebetean —maiatzean baino bi hamarren gutxiago—, batez ere, erregaien merkatzeagatik eta elikagaiak modu apalagoan garestitu direlako.
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) % 3an kokatu da, azken hilabeteetan izandako egonkortasuna mantenduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.