TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde sindikalak Osakidetzan, transferentzia berriak eta EITB Maratoia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostia ospitaleko sarrera nagusia
Donostia ospitaleko sarrera nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde sindikalak Osakidetzan: 45.000 langile inguru botoa ematera deituta daude gaur, 2013tik — Gipuzkoan 2014tik —Osakidetzan egingo diren lehen hauteskunde sindikaletan. Langileek — azaroaren 28an Osakidetzarekin kontratua duen edonork — 355 ordezkari aukeratuko dituzte guztira, aurreko lehian baino 39 gehiago. Lehen hauteslekuak 07:00etan zabaldu dituzte eta emaitzak goizaldean ezagutuko dira. Sindikatuek behin behinekotasuna murriztean eta finantzazioa handitzean jarri dute, besteak beste, azpimarra.

- Transferentzia berriak: Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak beste bi eskumen Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) transferitzea adostu dute azken orduetan: itsasertzaren kudeaketa eta jarduera zinematografikoa. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gaur sinatuko dute Renferen aldirietako tren zerbitzuaren transferentzia gauzatzeko akordioa.

- EITB Maratoiaren platoa Bilbon: 11:30etatik 13:30era EITB Maratoiaren seta jarriko da Bilboko Osasun Langileen plazan (Bilboko geltoki intermodalaren alboan), eta bertan herritarrek "Eskutitza" abestiaren euren bertsioa grabatzeko aukera izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X