Erreforma fiskala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk EH Bilduri eta PPri eskaini die erreforma fiskala negoziatzea, Elkarrekin Podemosekin adostutakoa oinarri

Alderdi jeltzaleak ohartarazi du Elkarrekin Podemosekin hitzartutakoa dela bere "behin betiko jarrera". Hala ere, "azken minutura arte adostasunaren bidetik jarraitzeko borondatea" agertu du.
Ogasun sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzoako ahaldun nagusiak agurtzen. EFE
Ogasun sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzoako ahaldun nagusiak agurtzen. EFE

EAJk alderdi guztiei eskaini die erreforma fiskala negoziatzea, betiere PSE-EErekin batera Elkarrekin Podemosekin lortutako akordia oinarri hartuta.

Ohar batean, alderdi jeltzaleak adierazi du oraindik badagoela denbora akordioa ixteko, eta ohartarazi du Podemosekin hitzartutakoa dela bere "behin betiko jarrera", "uste osoa baitugu herri osoarentzat planteamendu onuragarria izango dela".

Hala ere, "elkarrizketarako prest" agertu da eta "azken minutura arte adostasunaren bidetik jarraitzeko borondatea" agertu du.

"Proposamenaren ontasuna Elkarrekin Podemosek ere ez du ukatu, talde horrek hartu duen erabakiak ez baitu zerikusirik izan gaiaren beraren funtsarekin (proposatutako neurriak), baizik eta alderdi horren beraren barruko kontuekin", gaineratu dute jeltzaleek.

EAJren esanetan, "beharrezkoa" da "fiskalitatea eguneratzea, errentarik baxuenak babesteko eta gure gizartean diren maila ertaineko errentei ere segurtasuna emateko". "Akordio hau dator gehien behar dutenak babestera, eta aldi berean oinarrizko arazoetarako hobekuntzei heltzera, hala nola etxebizitza eskuratzeari, bereziki gazteentzat eta alokairu erregimenean; txikiak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko lana kontziliatzen lagunduz; emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alorrean emakumeen ekintzailetza sustatuz; bai eta trantsizio berdeari eman beharreko bultzadari dagokionez, gaurkoa lako klima krisi egoeran", berretsi du.

Azkenik, alderdi jeltzaleak "letra handiko politika" egiteko deia egin die EH Bilduri, Podemosi eta PPri.

Iragarkia
20250304132642_maria-ubarretxena_
18:00 - 20:00
Iragarkia
20250304131021_andueza_
18:00 - 20:00
Iragarkia
20250304093441_otxandiano-eitb_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X