Asiako burtsek igoera nabarmena izan dute, Europakoek gora egin dute eta Wall Streetek gorrian itxi du saioa
Europan, Milango burtsak % 4,73 egin du gora ostegun honetan, Frankfurtek % 4,53, Parisek % 3,83, Zurichek % 3,28 eta Londresek % 3,04, Donald Trumpek muga-zerga gehienak 90 egunez bertan behera utziko zituela iragarri ostean merkatuetan izandako igoera handien artean, nahiz eta Txinaren eta AEBren arteko talkak, kaus askotan, moteldu egin duen goranzko dinamika hori.
Era berean, Espainiako burtsaren indize nagusiak, IBEX 35ek, % 4,32 egin du gora gaur, eta 12.300 puntuak berreskuratu ditu. Espainiako selektiboak inoizko igoerarik handienarekin (% 8,51) ireki du saioa, eta 510 puntu igo ditu. Azkenean, 12.307,6 puntutan itxi du, 2022ko martxotik izan duen saiorik onenean.
Asia, gogotsu
Asiako burtsa nagusiek igoera nabarmenekin abiatu dute eguna, eta itxi ere, berdean itxi dute. Aipagarriak dira Tokioko zein Taipeiko merkatuek % 9ko igoerarekin zarratu dutela saioa.
Nikkei indizeak % 9,13 egin du gora —inoiz izan duen zazpigarren igoera handiena— eta 34 609,00 puntutan amaitu du saioa. Japoniako Topix indizea ere %8,09 hazi da.
Txinako merkatuek igoera apalagoak izan dituzte. Hong Kongo Hang Seng burtsak % 1,06ko hazkundea izan du, eta Txina kontinentalean, Shanghaik % 1,16 egin du gora, eta Shenzhenek, % 2,25.
Wall Streetek gorrian itxi du berriro
Wall Streetek, aldiz, behera egin du berriro, eta bezperako irabazien zati bat galdu du, AEBk abiatutako gerra komertzialaren beldurrak bultzatuta, Txinari ezarritako zerga % 145ra igo dela jakin ostean.
Saioaren amaieran, Nasdaq teknologikoak % 4,3 egin du behera, 16.387 puntura arte; S&P 500ek % 3,46 egin du behera, 5.268 punturaino, eta Dow Jonesek % 2,50, 39.593 puntura arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.