TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bridgestonen azken eskaintza, Ukraina-Errusia eta Canneseko zinema jaialdia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bridgestonek Basaurin duen lantegiko langileak, atzo
Bridgestonek Basaurin duen lantegiko langileak, atzo. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bridgestonen azken eskaintza: Bridgestoneko zuzendaritzak "azken proposamena" egin die Basauriko eta Puente San Migueleko langile-batzordeei. Horren bidez, Bizkaiko lantegiko kaleratzeak 232ra murriztea jarri du mahai gainean, eta Kantabriako instalazioetan 188ra, hasieran aurreikusitako 335 eta 211 langile kaleratu beharrean, hurrenez hurren. Halaber, aurrejubilazioa hartzeko baldintzak eta kaleratzeengatik ezarritako kalteordainak hobetu ditu. Sindikatuek astelehenera arteko epea dute zuzendaritzaren proposamenari erantzuteko.

- Ukraina-Errusia negoziazioak: Volodimir Zelenskik Ukrainako presidentea ostegun honetan Vladimir Putin Errusiako presidentearekin aurrez aurre biltzeko prest agertu da Instanbulen. Hala ere, ikusteko dago oraindik Putinek zer erabakiko duen. Momentuz, Kremlinek ez du onartu Ukrainak eta Europako buruzagi batzuek proposatutako 30 eguneko su-etena, Ukrainako gerran menia ezarri ezean isun mehatxuak egin izana "onartezina" dela iritzita. 

- Canneseko zinema jaialdia: Amelie Bonnin zine zuzendariaren lehen lana denak, Partir un jour filmak abiatuko du aurtengo Canneseko zinema jaialdia. Robert de Niro aktoreak ohorezko Urrezko Palmorria jasoko du bere ibilbideagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X