Langabeziak % 2 egin du behera maiatzean Euskadin, eta % 1,8, Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 104.659 langabe zenbatu zituzten maiatzean, apirilean baino 2.152 gutxiago; hau da, % 2,01eko jaitsiera izan da. 2024ko maiatzarekin alderatuta, 1.763 langabe gutxiago daude (% 1,66ko jaitsiera), Espainiako Lan Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera.
Gizarte Segurantzan 4.309 afiliatu gehiago izan ziren Euskadin maiatzean; guztira, 1.029.149 pertsona daude izena emanda, hau da, % 0,42 gehiago apirilarekin alderatuta, eta % 0,97 gehiago, iazko maiatzarekin alderatuta. Gainera, hiru lurraldeetan lan-merkatuan langile gehiago izan ziren.
Generoaren arabera, urte arteko datuak, termino absolutuetan, antzekoak dira gizonezkoei (-% 1,95) zein emakumezkoei (-% 1,44) erreparatuta. Hala ere, hileko konparatibaren portzentajezko balioetan, langabezia gehiago jaitsi da gizonen artean (-% 2,16) emakumeen artean baino (-% 1,91).
Arantza Martinez Tobalina Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu zuzendariak adierazi duenez, "langabeziaren bilakaera positiboa da" eta langabeen kopurua "sektore guztietan jaitsi da, inoiz lanik egin gabeko taldekoei dagokienez izan ezik".
Nafarroan, berriz, 532 langabe gutxiago zenbatu dituzte maiatzean, hau da, aurreko hilabetearekin alderatuta, langabeziak %1,80 egin du behera, eta, guztira, 28.959 langabe zenbatu dituzte. Aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, % 2,75 egin du bera (820 langabe gutxiago), Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren datuen arabera.
Generoaren arabera, langabe gisa erregistratutako gizonen kopurua % 2,2 murriztu da hilabetean (245 langabe gutxiago), eta emakume langabeen kopurua, berriz, % 1,6 murriztu da (287 langabe gutxiago). Urtebeteko datuei erreparatuta, gizonezkoen kasuan jaitsiera % 5,2koa da (603 langabe gutxiago), eta emakumezkoetan, % 1,2koa (217 langabe gutxiago). Maiatzaren amaieran, langabe gisa erregistratutakoen % 61,9 emakumeak ziren (17.931), eta % 38,1 (11.028), gizonak.
Gizarte Segurantzako afiliazio-datuek agerian jartzen dute Foru Erkidegoak enplegua sortzen jarraitzen duela, eta, ildo horretan, Nafarroako Gobernuak nabarmendu du 2.945 afiliazio-kopuru handiagoa dagoela apirilarekin alderatuta (% 0,94 gehiago); urtebeteko hazkundeari erreparatuta, berriz, 4.874 afiliazio gehiago erregistratu dira, hau da, % 1,57ko igoera izan da.
Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetako, Gizarte Ekonomiako eta Enpleguko kontseilariak balorazio "oso positiboa" egin du maiatzeko datuen inguruan, eta, bere iritziz, Foru Erkidegoaren "dinamismo handia, egonkortasuna eta enplegua sortzeko gaitasuna egiaztatzen dute".
EAEn eta Nafarroan beherako joera izan da hilabete honetan, eta zortzigarren hilabetez jarraian etorri da. Hortaz, datuek argi islatzen dute merkatua supertzen ari dela.
Espainiako Estatuan, langabezia % 2,30 jaitsi da apirilarekin konparatuta, eta % 5,87 iazko maiatzarekin konparatuz. Guztira, 2,5 milioi pertsona daude lanik gabe, 2008ko uztailaz geroztik izandako kopururik txikiena.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.