Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa
Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek eta oposizioak ez dute akordio handirik lortu politika industrialari buruz Eusko Legebiltzarrean gaur egin duten saio monografikoan. Izan ere, Ganberak EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako proposamenak onartu ditu, eta errefusatu egin ditu gainerako alderdiek proposatutakoak.
Hori dela eta, oposizioak haserrea agertu du, batez ere EH Bilduk. Koalizio subiranistaren proposamen izarra Euskal Inbertsioen Bankua sortzea izan da.
Onartutako proposamenei dagokienez, Legebiltzarrak dei egin dio Eusko Jaurlaritzari Pedro Sanchezen Gobernuarekin negoziatzen jarraitzeko, Euskadik ahalmen energetiko handiagoa izan dezan, industriaren deskarbonizazioari aurre egitea helburu.
Horrela, Ganberak babestu egin du Imanol Pradales lehendakariak iragarritako proposamena, hots, Estatuarekin "kupo energetiko industriala" adostea.
EAJk azaldu duenez, Jaurlaritzaren neurrien aurkako "osoko zuzenketak" direlako bota dituzte atzera oposizioaren proposamenak. Era berean, gaineratu dute Industria Plana Legebiltzarrera heltzen denean, alderdiek euren proposamenak aurkeztu ahalko dituztela.
PSE-EE ere bide beretik ibili da, eta babestu egin du Gasteizko Gobernuak legegintzaldiaren hasieratik egindako lana.
Atzera botatako proposamenak
EH Bilduk aurkeztu eta jeltzaleek eta sozialistek errefusatu dituzten neurrien artean, hauek ere izan dira: sektore publikoa berritzeko zentro bat sortzea, "Lanbide berri bat" sortzea eta etxebizitza publikoa sustatzeko 3.000 milioi euroko funtsa eratzea.
Bestalde, PPk ikertzaileak erakartzea eta absentismoa murriztea izan du helburu bere proposamenetan. Era berean, industria berriak erakartzeko xedez, Euskadin libre dauden lursailen katalogoa egitea ere eskatu.
Talde Mistoan, Sumarrek Energiaren Enpresa Publikoa eta Jabego Produktiboa Demokratizatzeko Funtsa sortzea proposatu du, eta Voxek migrazio legal eta ordenatuaren alde egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.