Banco Sabadell erosteko eskaintza publikoa onartzeko Espainiako Gobernuaren baldintzaren aurkako helegitea aurkeztu du BBVAk Auzitegi Gorenean
Bankuak uztailaren 15ean aurkeztu zuen errekurtsoa, Espainiako Gobernuak baldintza iragarri eta hiru astera. Zehazki, hiru urteetan bi erakundeek identitate juridikoa eta ondarea bereizita mantentzera behartzen ditu Sanchezen gobernuak.
Banco Sabadell Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) onartzeko Espainiako Gobernuak ezarri zuen baldintzaren aurrean errekurtsoa aurkeztu du BBVAk Auzitegi Gorenean. Ekainean eman zuen baldintza horren berri Sanchezen gobernuak; zehazki, bi bankuak erakunde juridiko gisa hiru urtez bereizita mantentzera behartzen zituen, bost urtera luza litekeena.
BBVAk uztailaren 15ean aurkeztu zuen helegitea, Espainiako Gobernuak operazio horren baldintza iragarri eta hiru astera, 'El Español' egunkariak ostegun honetan jakitera eman duenez.