ELAk lanuztea deitu du urriaren 15erako enpresei, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako zein Espainiako gobernuei Israelekin harremanak etetea eskatzeko
Urriaren 15erako LAB, CCOO, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herrian deitutako lanuzte orokorrera batu da ELA, gobernuei eta enpresei Israelekin harreman guztiak etetea eskatzeko.
Horretarako, ELAk interpelazio “zuzena” egingo die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako eta Espainiako gobernuei. “Palestinarren aurkako genozidioa gelditzeko tresna guztiak erabili behar dira, eta une honetan Euskal Herriko alderdiek erabaki behar dute bai Gasteizen eta Iruñean, bai Madrilen noraino eramango duten konpromiso hori”, esan du euskal sindikatuak. “Alegia: euskal alderdiek Israelen aurkako boikotaren baldintza jarri behar dute Sanchezen Gobernua babesteko bozketa guztietan”, gaineratu du.
Era berean, ELAk salatu du Trumpek eta Netanyahuk palestinarrei egindako “azken xantaia”, baita Sanchezen Gobernuak horri emandako “babesa”.
Sindikatuak uste du euskal langileek hemengo erakundeak eta enpresak estutu behar dituztela neurriak har ditzaten Palestinako genozidioa salatzeko. “Izan ere, Euskal Herriak erakutsi du Palestinaren alde mobilizazio bereiziak egiteko gaitasuna duela, bestelako mezu batekin: ezin zaio Israeli ezer ere ez erosi, ez saldu”.
Hasiera batean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lanuzte orokorrak urriaren 13an egitea proposatu zuen ELAk, LABekin batera, Espainiako Estatuko eskaerak baino aldarrikapen “zehatz eta engaiatuagoekin”. Haren nahia zen Espainiako erregimen sindikalak Sanchezen Gobernua babesteko deitu dituen mobilizazioetatik kanpo lanuzteak deitzea. “Hala ere, LABek ez du nahi izan, eta lehenetsi du Espainiako sindikatuei jarraitzea”, deitoratu du ELAk.
Hori horrela, langileak deialdi ezberdinen artean hautatzeko “atakan” ez jartzeko, urriaren 15eko deialdiarekin bat egin du ELAk, “beti ere Madrileko deialdikoak baino eduki zehatz eta eraginkorragoak proposatuta”.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.