Sindikatuek hiru orduko lanuztea eta hainbat manifestazio deitu dituzte euskal hiriburuetan, Gazako genozidioa salatzeko
Urriaren 15ean egingo duten lanuztearen berri eman dute LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, ETXALDE eta HIRU sindikatuek. Lanuzteak eta manifestazioak Espainiako Estatuko lantoki guztietan deitu dira.
Datorren urriaren 15erako lanuztea eta hainbat manifestazio deitu dituzten sindikatuen ordezkariak. Argazkia: EITB
Euskal sindikatuek, Israelek Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko eta Israelekiko harremanak eten ditzaten eskatzeko, hiru orduko lanuztea eta euskal hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte datorren urriaren 15erako.
Lanuzteak 11:00etatik 14:00etara izango da, baina enpresa bakoitzeko ordezkaritza sindikala txandetara eta lanaldi motetara egokitu ahal izango da.
LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, ETXALDE eta HIRU sindikatuek elkarrekin eman dute mobilizazioen berri asteazken honetan, prentsaurrekoa eginda.
Azkenean, ELAk egun berean deitu du deialdia, hasiera batean "beste data batzuetan lanuzteak egitea" proposatu bazuen ere, "Espainiako sindikalismoa alde batera utzita".
Hedabideen aurrean egindako agerraldian Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak esan duenez, Gazako biztanleek pairatzen duten genozidioak "ahalik eta erantzun zabalena" behar du, eta aurreratu du siglarik gabeko pankartekin kalera ateratzea proposatuko dutela, "bertaratutako guztiak eroso senti daitezen".
Manifestazioak 12:30ean izango dira, eta Jesusen Bihotzatik (Bilbo), Boulevardetik (Donostia), Andre Maria Zuriaren plazatik (Gasteiz) eta Golemetik (Iruñea) abiatuko dira.
Sindikatuek irakurritako oharrean, patronalari eta tokiko eta nazioarteko erakundeei eskatu diete Israelekin "merkataritza harreman oro" eten dezatela, eta Europar Batasunaren eta Israelen arteko elkartze akordioa bertan behera uztea ere.
Era berean, konponbide "integrala" bilatzearen alde egin dute, "Palestinaren okupazioarekin eta kolonizazioarekin amaitzeko, eta herritarrek askatasunean bizitzeko duten eskubidea bermatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.