KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da EAEn eta % 3ra igo da Nafarroan, azaroan
Bestalde, pentsio kontributiboak % 2,7 inguru igoko dira 2026an, pentsioak erreformatzeko legean jasotako errebalorizazio-formularen arabera. Urtebeteko batez besteko KPIa hartzen da kontuan, abendutik azarora.
Elikagaien inflazioak % 2,8ra arte egin du gora, besteak beste, arrautzen garestitzeak eraginda. Artxiboko argazkia: EFE
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3an mantendu da azaroan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 3raino igo da Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Urritik azarora, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bi hamarren igo da bai EAEn eta baita Nafarroan ere.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 2,6 garestitu dira EAEn, eta % 2,4 Nafarroan.
Bizkaiak izan du urte arteko tasarik handiena azaroan (% 3,4), Arabaren (% 3,3) eta Gipuzkoaren aurretik (% 2,9).
Elikagaiak eta edariak batez beste % 3,7 garestitu dira azaroan EAEn, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (urritik ez da aldaketarik izan). Halaber, Nafarroan elikagaiak iaz hilabete berean baino % 3 garestiagoak dira (hamarren bat igo da urritik).
Espainiako Estatuan, urtebeteko tasa % 3an kokatu da, urritik hamarren bat jaitsita. Elikagaien inflazioa, berriz, lau hamarren igo da, % 2,8raino, olioaren, esnearen, gaztaren eta arrautzen prezio igoerak eraginda.
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) % 2,6ra igo da. 2024ko abendutik izandako tasarik handiena da.
Pentsioak % 2,7 igoko dira 2026an
Bestalde, pentsio kontributiboak % 2,7 inguru igoko dira 2026an, pentsioak erreformatzeko legean jasotako errebalorizazio-formularen arabera. Urtebeteko batez besteko KPIa hartzen da kontuan, abendutik azarora.
Espainiako Estatistika Institutuak azaroko KPIaren behin betiko datua argitaratu du (% 3); beraz, 2026an pentsio kontributiboen balioa zenbat handituko den aurreratu daiteke, aurreko hamabi hilabeteetako batez bestekoa eginez, kasu honetan 2024ko abendua eta 2025eko azaroa bitartean.
Kalkulu hori % 2,66koa da, eta, beraz, kotizaziopeko pentsioak ehuneko horren inguruan igoko dira datorren urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.