2026an, zer garestituko da, zer merkatu?
Urtea hastearekin batera eguneratu dituzte hainbat produktu eta zerbitzuren prezioak. Zenbait salneurriren kasuan, hala nola elikagaiena edo etxebizitzena, zaila da aurreikuspenak egitea, baina beste batzuen gorabeherak jakinak dira. Honatx azken horien laburbilduma.
Erosketa-saskia garestitu egingo da 2026an, baina garestitzea ez omen da hain nabarmena izango. Artxiboko argazkia: Europa Press
Urte berria hasi berritan, komeni da familien gastua baldintzatuko duten hainbat salneurriren gorabeherak gogora ekartzea. Izan ere, zenbait produktu garestitu egingo dira 2026an; gutxi batzuk, aldiz, merkatu. Adituen arabera, prezioek gora egiten jarraituko dute, baina igoera apalagoa izango da. Ez dago esaterik zenbaterainokoa izango den elikagaien, etxebizitzaren edo hipoteken garestitzea, baina beste hainbat arlotan bai aurreratu ditzakegu aldaketak. Honakoak:
Pentsioak eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera
Kotizazio bidezko pentsioak % 2,7 igoko dira, eta gutxienekoak, berriz, % 7. Bestalde, ezkontidea ardurapean dutenen pentsioak eta familia-kargak dituztenen alargun-pentsioak % 11,4 haziko dira, baita bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren zenbatekoa ere.
Garraioa publikoa
Aurten ere garraio publikoan deskontuak egiteko akordioa egin dute erakundeek. Hala, 15 urtez azpikoek doan bidaiatzeko aukera izango dute, eta 15-25 urtekoek erdi-prezioan izango dituzte garraiobide publikoak. Gainerako erabiltzaileek % 40ko hobaria izango dute (deskontua erdibana ordainduko dute Espainiako Gobernuak eta tokiko erakundeek).
Bidesariak
Autobideak erabiltzeagatik % 3 gehiago ordaindu beharko da batez beste. Bizkaian, AP-8aren, Hegoaldeko Saihesbidearen eta Artxandako tunelen bidesaria % 3,5 (2-5 zentimo, ibilgailuaren eta errepidearen arabera) garestitu du Interbiakek. Gaueko doako tarifa (00:00etatik 06:00etara), baina, desagertu egin da, eta ordainpekoa izango da aurrerantzean. Kamioiek % 3,5 gehiago ordainduko dute AP-8, N-240, N-636, N-637 eta BI-625 errepideetan.
Gipuzkoan, Bidegik % 2,8ko igoera ezarri du AP-8, AP-1 eta A-636 errepideetako bidesarietan. Garestitze hori ez da zaie kamioiei aplikatuko, eta N-1eko eta A-15eko kanona iazkoa izango da. Abiatu sistema dutenek, batez beste, euro bat gehiago ordaindu beharko dute gaurtik.
Araban, ez da aldaketarik izango AP-68aren bidesarian. Avasa enpresak 2026ko azarora arte du autobideen esleipena, eta autobidearen kudeaketa foru erakundearen esku geratuko da hortik aurrera. Arabako Foru Aldundiak iragarri du bidesariak nabarmen merkatuko direla orduan. "Prezio soziala ezarriko dugu", argitu dute.
Nafarroan, AP-15aren erabiltzaileek % 2,9ko garestitzea igarriko dute, baina % 35,68ko deskontuak izango dira joan-etorriak 72 orduren buruan egiten dituztenentzat.
Energia
Azken prezioa norberaren kontsumoak ezartzen badu ere, argindarraren fakturaren gastu finkoa % 1,3 merkatuko da aurrerantzean norbanakoen kasuan, eta % 4,1, berriz, enpresen kasuan.
Gas naturalari dagokionez, banako tarifa arautua % 8,7 merkatu da urte berrian sartzearekin bat, eta auzo-tarifa, % 5,7 eta % 8,7 bitartean, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioko iturriek iragarri zutenaren haritik.
Gainera, bonu sozial elektrikoa indarrean egongo da beste urtebetez. Hartara, pertsona zaurgarriek % 42,5eko deskontua izango dute fakturan, eta oso zaurgarriek, % 57,5ekoa.
Udal zergak
Hegoaldeko lau hiriburuetako udalek eguneratu egin dituzte 2026. urterako zergak. Bilboko Udalak lehen aldiz aplikatuko du zaborren tasa, eta % 45 garestituko da. Hala ere, deskontuak lor daitezke hondakin organikoen edukiontzia erabiltzen bada. Gainerako zergak izoztu egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan. Donostian, % 2ko igoera orokorra ezarriko dute udal zergetan, eta % 4,25ekoa, hondakinen tasan. Gasteizko Udalak, bere aldetik, % 2,5eko gorakada aplikatuko du. Azkenik, Iruñerriko Mankomunitateak % 2,5eko igoera aplikatuko du tasetan; hondakinen zerga garestituko da gehien, eta Iruñean, urtean 25 euroko igoera izango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.