Langabeziaren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik Gizarte Segurantzako afiliazio errekor historikoarekin itxi du 2025a

Hala ere, Euskadiko langabeziaren beherakada joera eten da 107.434 langaberekin, 2024an baino 54 gehiagorekin; Nafarroan, aldiz, 872 pertsonako jaitsiera izan du.

TOLEDO, 02/09/2025.- Un trabajador distribuye bebidas a un local hostelero en Toledo, este martes. El paro registrado en el mes de agosto ha subido en doce comunidades autónomas y lo ha hecho especialmente en País Vasco (3,98 %), Cataluña (2,49 %) y Baleares (2,29 %), mientras que ha descendido en Castilla-La Mancha, Canarias, Navarra, Asturias, Murcia y las ciudades autónomas de Ceuta y Melilla. EFE/Ismael Herrero

Langabeziak gora egin du Euskadin 2025ean. Artxiboko argazkia.

Euskadik 107.434 langaberekin itxi du 2025a; hau da, 2024an baino 54 langabetu gehiagorekin (% +0,05). Horrenbestez, amaitutzat eman da azken lau urteetan izandako beherakada joerarekin. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak datuen balorazio positiboa egin du, afiliazio-kopuruaren errekorra dela eta.

Izan ere, 1.036.804 dira abendu amaieran Gizarte Segurantzan, 2024ko abenduan baino 12.293 gehiago (% +1,20).

Lurraldeka, Gipuzkoa izan da 2024tik langabetuen kopurua handitu duen lurralde bakarra. Zehazki, 28.628 langabetu daude, hau da, 210 gehiago (% +0,14).

Aldiz, Bizkaian eta Araban langabeziak behera egin du, baina ez oso modu nabarmenean: Bizkaian 60.474 langabetu daude, 139 pertsona gutxiago (% +0,23); eta, Araban, 18.332 pertsona, 17 gutxiago (% +0,09).

Beheranzko joera horretan dago espainiar Estatua ere; izan ere, 2.408.670 pertsonatan kokatu da 2025eko abenduan erregistratutako langabezia. Hain zuzen ere, 150.048 pertsonakoa da urte arteko langabeziaren jaitsiera  (% +5,94).

"Enplegu baldintzatua"

Eusko Jaurlaritzak positiboki baloratu ditu 2025eko enpleguari buruzko datuak. Izan ere, osasunarekin lotutako jarduerek eta ostalaritza gorakada izan du. Gainera, Gizarte Segurantzako afiliazio-kopuruak errekorra hautsi du aurten, 1.036.804ko kotizatzaileekin.

Hala ere, abenduko bilakaera "atipikoa" izan dela ohartarazi du Jaurlaritzak, langabeziaren hileroko igoera txiki batekin, nahiz eta urte arteko alderaketak egonkortasuna erakusten duen eta EAEko lan-merkatuko zikloen aurrerapena berresten duen.

Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du behin-behinekotasunak eta partzialtasunak lan-egonkortasuna baldintzatzen jarraitzen dutela, kontratazio-ereduen aldaketek markatutako testuinguru batean.

Nafarroan, datu positiboak

Nafarroan, aldiz, langabeziak nabarmen egin du behera, 871 pertsonako beherakadarekin (% -2,87). Horrenbestez, 29.483 pertsonan kokatu da langabezia 2025eko amaieran.

2025eko datuak dira, beraz, urteko itxierako langabezia-zifrarik txikienak 2007tik.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X