Pirinio Atlantikoetako prefektaren debekua gorabehera, laborariek eutsi egin diete datozen orduetako protestei
Jean-Marie Girier prefetak galarazi egin ditu Ipar Euskal Herrian datozen egunetarako deituta zeuden mobilizazioak.Laborariek, baina, "ahal bezain beste" eusteko asmo erakutsi dute, eta esan beharrekoak zuzenean haiei esateko eskatu diote prefektari.
Ipar Euskal Herriko laborariek datozen orduetarako deituta zituzten mobilizazioen aurrean, Pirinio Atlantikoetako prefetak, Jean-Marie Girierrek, ohartarazpena bidali du igande arratsalde honetan, eta horren bidez debekatu egin die edozein protesta ekintza.
Izan ere, beste hiru egunez protestan egoteko asmoa dute laborariek, Mercosurren akordioaren eta dermatosi nodularraren kontrako neurriak errefusatzeko. Ultra 63 mugimenduak deituta, nekazariek lau egun daramatzate A-63 autobidean ibilgailuen joan-etorria oztopatzen; Baionan, bi noranzkoetan, eta Biriatun eta Paue eta Bordele artean.
Esan bezala, mobilizazioek hiru helburu nagusi dituzte: Mercosurren akordioa baliogabetzea, dermatosi nodularra agertzen den kasuetarako ezarritako akabatze masiboak bertan behera uztea eta Pirinio Atlantikoetako prefetarekin adosten dituzten akordioak paperean jasotzea. Atzo bertan bildu ziren prefetarekin, eta bilera "baikorra" izan zela onartu arren, protestekin jarraitzea adostu zuten. Gaur, deialdia asteazkenera arte luzatzea erabaki dute, eta Girierren abisuaren aurrean horrela erantzun dute: "Ahal bezain beste eutsiko diogu honi, eta esan beharrekoak guri zuzenean esatea eskatzen diogu prefektari".
Hartara, aldaketarik ezenean, asmo dute astelehenekoprotestak 08:00etan hastea, ELBk deituta, Mercosurren aurka.
Ostegunerako, Hego Euskal Herriko laborarien protesta zegoen iragarrita. ENBA, EHNE eta UAGN sindikatuek deituta, Irungo ZAISA-2 industrialdean elkartzekoak ziren traktoreak, 11:30ean muga blokeatzeko, Biriatu (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) artean. Sindikatuok oso kritiko azaldu dira Mercosurren akordioarekin, eta horren "eragin larriaz" ohartarazi dute; izan ere, Brasildik edo Argentinatik bidaliko duten okelak "euskal ustiategi batek dituen ekoizpen kostuen oso azpitik" finkatuko du prezioa, horien esanetan.
Kamioi-ilara luzeak
Igande honetan kilometrotako kamioi ilarak sortu dira N-121-A errepidean, muga parean. Izan ere, ostiraletik mobilizazioak egiten ari dira bertako abeltzain eta baserritarrak.
Ehunka kamioi daude pilatuta bide bazterrean
Gainera, bide bazterrean eta zerbitzuguneetan ehunka kamioi daude geldirik, ez aurrera ez atzera, ostiraletik.
Kezkatuta daude galera ekonomiko handiak aurreikusten dituztelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako erresidentzietako langileen itxialdia Donostiako Emakumeen Etxean
ELAk deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ehun bat langile Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egiten ari dira atzotik, babes soziala lortzeko eta lan-gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiak "berehala esku-hartzea" eskatzeko.
Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu
Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Bilboko Portuak 77 milioiko fakturazioa izan zuen 2025ean, % 0,3 gehiago
Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak jardueraren balantzea aurkeztu du ostegun honetan, eta egoera ekonomikoa onbideratutzat jo du. Horri esker, portu-tasak izoztuta mantenduko dira.
Hauek dira 'babes sozialerako' dekretua indargabetu ondoren bertan behera geratu diren neurriak
Dekretua bigarren aldiz indargabetu izanak bertan behera utzi du familia zaurgarrien etxegabetzeak etetea, baita zerga eta enpresa arloko beste neurri batzuk ere. Hauek dira babes sozialerako dekretuak jasotzen zituen neurri nagusiak.
Danobatek 500 lanpostu sortuko ditu Euskadin, eta 50 milioi inbertituko ditu "robot industrialen belaunaldi berri bat" egiteko
Helburua da Euskadin robot industrial aurreratuen belaunaldi berri bat diseinatzea eta fabrikatzea, eta teknologia estrategiko horren ildoko tokiko balio-kate sendo bat finkatzea.
Stellum Capitalek ia hirukoiztu egingo ditu aktiboak bi urtean, 700 milioi euroraino
Artizarra Fundazioak sortutako eta Hego Euskal Herriko enpresaburuek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da Stellum Capital. Inbertitzeko hiru tresna berri abiaraziko dituzte, egungo aktiboak hirukoizteko helburuarekin.
"Anbizioa dugu, eta erabakimena gure lurraldean geratzea bilatzen dugu"
Atzo zabaldu zenez, euskal inbertsore talde batek Azpeitiko Elmubas Petfood Group enpresa erosteko interesa omen du. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, berri ona da, eta operazioa "gertutik" jarraituko dute.
Euskal inbertsore talde batek interesa izan lezake Azpeitiko Elmubas Petfood Group erosteko
EITBk jakin duenez, negoziazioak oso aurreratuta daude, eta baliteke, epe laburrean, enpresaren jabeak Euskadikoak izatea berriro. 300-400 milioi euro inguruko operazioa litzateke.