Arabako nekazari eta abeltzainek bertan behera utzi dituzte Mercosurreko akordioaren aurka deitutako protestak
Ataca Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta, gaur ere A-1ean protesta egiteko asmoa zuten. Azkenean, ordea, bertan behera utzi dute, aste honetako deialdietan parte-hartzea handia izan dela eta beren aldarrikapenak entzun direla iritzita.
Ataca Trebiñu eta Araba Landaren Alde Elkarteak bertan behera utzi du gaur A-1 errepidean traktoreekin egitekoa zuen protesta. Pasa den urtarrilaren 8an hasi zituzten mobilizazioak, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza-akordioa salatzeko.
Gaur ere traktoreak hartuta A-1 errepidera ateratzekoak ziren Durruma Donemiliaga parean (Araiatik gertu).
Raul Beitia Atacaren bozeramaileak azaldu duenez, bertan behera utzi dute, aste honetako deialdietan parte-hartzea handia izan dela eta beren aldarrikapenak entzun direla iritzita.
Atzo egindako azken mobilizazioan, Mercosurren ituna geldiarazteko itxaropena agertu zuen Beitiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela