Medikuen grebari amaiera emateko "giltza" erkidegoek dutela egin du Garciak
Osasun ministroak gogorarazi du 2000. urtetik erkidegoen esku daudela Osasun Sistemaren baitako hainbat eskumen, horien artean, kudeaketarekin, langileen planifikazioarekin, giza baliabideekin eta lan-baldintzen hobekuntzekin lotutakoak.
Monica Garcia, gaur, Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian. Argazkia: EFE
Medikuen grebari amaiera emateko "giltza" autonomia erkidegoetako gobernuen eskuetan dago, eta horiek gaur arratsaldean dute "zein urrats egiteko prest" dauden "erakusteko aukera", erkidegoetako Osasun ordezkariek egingo duten bileran.
Monica Garcia Espainiako Gobernuko Osasun ministroak esan ditu hitzok, erkidegoetako osasun arduradunekin bihar, asteazkena, egingo duen batzarraren atarian. "Une honetan, erkidegoek dute lanuzteei amaiera emateko giltza. Osasun Ministerioan ahal beste egin dugu, legeak ahalbidetzen digun guztia. Ez ditugu legea eta eskumenak urratuko", esan du Ministroen Kontseiluaren ondoren egindako agerraldian.
Hainbatetan egin bezala, osasungintzako profesionalen Estatutu Markoa erreformatzeko Osasun Ministerioak egindako lana nabarmendu du. Ministroen Kontseiluak ekainaren 2an onartu zuen lege-proiektua, eta, orain, tramitazio bidean dago. Indarrean sartzeko, Kongresuan egin beharko du aurrera.
Osasun ministroak gogorarazi du 2000. urtetik erkidegoen esku daudela Osasun Sistemaren baitako hainbat eskumen, horien artean, kudeaketarekin, langileen planifikazioarekin, giza baliabideekin eta lan-baldintzen hobekuntzekin lotutakoak.
Zer proposatu du Osasun Ministerioak?
Medikuen aldarrikapenen aurrean "errespetu osoa" agertu ondoren, Garciak erantsi du "erkidegoen txanda" dela eta gaurko bileran mahai gainean jarriko direla Ministerioaren esku ez dauden eskari guztiak.
Zehaztu du, besteak beste, guardia orduak murriztea, ordu horien ordainsariak, medikuentzako negoziazio-mahai propioak eta 35 orduko lan astea izango dituztela aztergai batzarrean. "Erkidegoen eskumenak, den-denak", ministroaren hitzetan.
Garciak, EAJri: "Eskumenak deszentralizatu eta errua zentralizatu, hori ezin da egin"
Senatuan arratsaldean egin den saioan, Nerea Ahedo EAJren senatariak Garciari leporatu dio medikuen kolektiboaren "eskariak entzun gabe" Estatutu Markoa onartzea. Espainiako Gobernuak eragin duen gatazka bat erkidegoak ari direla "jasaten" esan du ordezkari jeltzaleak.
"Ez duzue ulertzen edo ez duzue ulertu nahi zuen eskumenak zein diren; Euskadik bereak zeintzuk diren ondo daki", esan dio ministroari. "Etxeko lanak egin" eta medikuen sindikatuekin negoziatzera esertzeko eskatu dio.
Zorrotz erantzun dio Garciak, eskumenek berekin ardurak dakartzatela gogora ekarriz. "Ezin dena da eskumenak deszentralizatu eta errua zentralizatu", adierazi du.
Beste behin esan du Osasun Ministerioak "bete egin" duela bere lana, eta orain erkidegoei dagokiela medikuen eskariei erantzutea, azken horiena delako ordainsarien eta lan-baldintzen inguruko erabakiak hartzeko ardura.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.