Etxe bat behera etorri da Mutrikun, luizi baten ondorioz
Etxebizitza eraikin bat behera etorri da Mutrikun (Gipuzkoa) luizi baten ondorioz. Luizia gertatu denean ez zegoen inor eraikinean eta ez da zauriturik izan.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gauerdi inguruan izan da ezbeharra, Mutrikuko Agirre Lehendakaria kalean. Orain, adituek txostena egingo dute eraikinaren egoera zein den jakiteko eta horren arabera erabakiko dute erabat eraitsi edo egitura indartu.
Luiziaren ondorioz, GI-638 errepidea itxi egin behar izan dute eta trafikoa BI-633 errepidetik bideratu dute.
Etxebizitza eraikin bat behera etorri da Mutrikun (Gipuzkoa) luizi baten ondorioz. Luizia gertatu denean ez zegoen inor eraikinean eta ez da zauriturik izan.Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gauerdi inguruan izan da ezbeharra, Mutrikuko Agirre Lehendakaria kalean. Orain, adituek txostena egingo dute eraikinaren egoera zein den jakiteko eta horren arabera erabakiko dute erabat eraitsi edo egitura indartu.Luiziaren ondorioz, GI-638 errepidea itxi egin behar izan dute eta trafikoa BI-633 errepidetik bideratu dute.