Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen alde jai giroan Oibarren, Sortzenek antolatuta

Nafarroa osoan euskarak ofizial izan behar duela aldarrikatu dute festan. "Euskara josten Hari gara" izan da aurtengo leloa.
Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituzte gaurkoan herri nafarrean. Irudia: @sortzenelkartea
Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituzte gaurkoan herri nafarrean. Irudia: @sortzenelkartea

Oibarren (Nafarroa) euskararen aldeko jaia ospatu dute, igande honetan, Sortzen elkarteak antolatuta.

Nafarroa osoan euskarak ofizial izan behar duela aldarrikatu dute, hain zuzen ere Nafarroako eremu ez euskaldunean antolaturiko jaian. Aurtengo leloa 'Euskara josten Hari gara' izan da.

Euskal herrian herri ezberdinak badirela adierazi dute antolatzaileek, egoera ezberdinetan daudenak, baina denek osatzen dutela Euskal Herria. Eta hori jarri dute gaur agerian.

Bosgarren urtez antolatzen du Sortzen elkarteak jai hau Nafarroako eremu ez euskaldunean, eremu honen egoera berezia azalerazi nahirik.

Horrelakoetan ohi den moduan, jaia eta aldarrikapena uztartuko dituzte. Jendearen kontzientzia piztu nahi dute antolatzaileek, ez bakarrik Nafarroako eremu ez euskaldunean, baita Euskal Herri osoan ere. Ekitaldiak 10:00etan hasi eta kontzertu nagusiak 17:00etan izandira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X