Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat hil da, autoarekin Aresoko bidezubi batetik erorita

Hildakoa Tolosako bizilagun bat da eta 40 metroko altueratik erori da, inguru latz batera.

Tolosako bizilagun bat hil da auto istripuan bart gauean. Ezbeharra Leitzarango autobian izan da (A-15).  Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, autoa bidezubi batetik erori da, Areso parean, eta 48 urteko gidaria bertan hil da.

22:35 aldera izan da ezbeharra, A-15 autobiako 137,6 kilometroan. Autoa Donostiako noranzkoan zihoan, eta Aresoko bidezubian, bidetik irten eta erreka batera erori da. 40 metroko altueratik amildu da, inguru zail batera.

Altsasuko suhiltzaileek eta Leitzako boluntarioek atera dute gizasemearen gorpua autotik, eta Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X