Eskola Kontseiluaren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaraz ikasten duten ikasleen % 25ek ez dute maila nahikoa

Eskola Kontseiluak euskara plan bat abiatzea aholkatu dio Eusko Jaurlaritzari, ikasle horien maila hobetzeko.
umeak ikasleak eitb
umeak ikasleak eitb

Unibertsitatean ez dauden eta ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen % 25ek ez dute maila nahikoa hizkuntza horretan, eta horrek eragin kaltegarria du euren emaitza akademikoetan, Euskadiko Eskola Kontseiluak ohartarazi duenez.

Maite Alonso erakunde horretako presidenteak "Hezkuntza Euskadin 2012-2013" txostena aurkeztu du gaur.

Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako (9 urte) eta Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako (13 urte) ikasleen ebaluazioak aztertu dituzte. Ikasle horien % 94k eta % 88k euskaraz ikasten dute, hurrenez hurren, hau da, D edo B ereduetan.

Ikerketaren emaitza nagusia argi dago: ikasle horien % 25ek ez dute euskara maila nahikoa, eta hori kaltegarri dute ikasketak egiteko.

Horrenbestez, Eskola Kontseiluak euskara plan bat abiatzea aholkatu dio Eusko Jaurlaritzari, ikasle horien maila hobetzeko.

Halaber, euskararen erabilera eskasa den lekuetan euskal hizkuntza sustatzeko baliabideak bideratzeko deia egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean zebilen” pertsona gisa deskribatu du, eta biktimari “familia bere aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X