Aita-semeak atxilotuta Lezaman, etxe batean lapurtzen saiatzeagatik
Ertzaintzak 55 eta 27 urteko aita-semeak atxilotu ditu Lezamako (Bizkaia) etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik.
Segurtasun Sailak zabaldu duenez, gertaera aurreko ostiralean jazo zen. Ertzaintzak abisua jaso zuen, zantzuen arabera bi gizonak lapurreta saiakera egiten ari zirelako.
Abisuaren arabera, gizonetako batek etxe baten eremura sartzeko harresiaren gainetik salto egin zuen, bestea kanpoan zain zegoela.
Jabegoan sartu zen gizonak atzealdeko leiho bat manipulatu eta lekutik atera zuen.
Harrapatu zituztela ohartzean, biek ihesari ekin zioten, baina inguruan zegoen lekuko batek jazarri zituen.
Polizia-auto bat bertaratu eta agenteek bi ustezko lapurrak atxilotu zituen. Semea orain dela gutxi atera da espetxetik.