Errefuxiatuen aldeko martxak, hegoaldeko hiriburuetan
Ehunka pertsonak egin diete aurre gaur euriari eta haizeari Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean errefuxiatuek Europako atean jasaten duten "sarraski" egoerari erantzun "azkarra" ematea eskatzen zuten martxetan parte hartzeko. Eskaera Europako gobernuei zuzenduta zegoen, eta 'Errefuxiatuen aldeko martxa europarra' izeneko ekimenaren barruan egin dira manifestazioak, Europako beste hainbat hiribururekin aldi berean.
Donostiako martxa eguerdian atera da Kursaaletik. "Ongi etorri errefuxiatuak!" zioen pankartaren atzean joan dira, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua, eta Aralarreko koordinatzaile nagusi Rebeka Ubera.
Protestaren antolakuntzako bozeramaile Juantxo Dominguezek adierazi duenez, "gaur bezalako egun batean errefuxiatuak oso egoera txarrean daudela Lesbosen (Grezia), Europaren atarian gertatzen ari den sarraskia baita".
Horrenbestez, "arazoari berehala aurre egitea" eskatu du, "tragedia geroa eta handiagoa baita" eta errefuxiatuen sufrimendua "nazien garaiarekin" alderatu du.
"Migratzea eskubide bat da, ez pribilegio bat"
Iruñeko martxan parte hartu duten askok txaleko laranjak eraman dituzte. txalekoetan errefuxiatuen egoeraren gaineko mezuak irakur zitezkeen, baita aldarrikapenak ere. Horietako batzuk honako hauek izan dira: "migratzea eskubide bat da, ez pribilegio bat", "eraitsi lotsaren hesiak", "ez dira heriotzak, erailketak dira", "ez hesiek, ez hormek ez gaituzte banatuko" edota "heriotza gehiago ez mugetan".
Behin manifestazio Gaztelu plazan bukatuta, antolatzaileek komunikatu bat irakurri dute. Komunikatu horretan gobernu europarrei, Espainiakoa barne, leporatu diete "mugak eta Mediterraneoko itsasoa fosa komun erraldoia ari direla bihurtzen". Bertan, bakarrik joan zen urtean 3.700 pertsona hil ziren "Giza Eskubideen Europa"ko kostaldeetara iritsi asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda