Jaiotzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurren jaiotza-tasak % 2,8 egin zuen behera 2015ean

Udazkenean haurra izan zuen bost emakumetik bat atzerritarra zen.
Haurren jaiotza-tasak % 2,8 egin zuen behera 2015ean.
Haurren jaiotza-tasak % 2,8 egin zuen behera 2015ean. Argazkia: Efe

EAEn 18.751 haur jaio ziren iaz, 2014an baino 543 gutxiago (- %2,8). Hiru lurraldeetan jaitsi zen jaiotza kopurua, baina beherakada Bizkaian izan zen nabarmenagoa, 415 jaiotza gutxiago izan baitziren bertan (- % 4,3), eta Araban eta Gipuzkoan % 3,6koa eta % 0,2koa izan zen beherakada, hurrenez hurren.

Eustatek jakitera eman duenez, 2015eko azken hiruhilekoan 4.615 haur jaio ziren, aurreko urteko epe berean baino % 0,4 gutxiago.

Gainera, udazkenean ama izan ziren emakumeen % 20,7a atzerritarrak ziren.

Hiru lurraldeetatik, bitan behera egin dute jaiotzak urte arteko datua aintzat hartuta: Gipuzkoan izan da beherakada handiena, % 2,7koa, eta Araban % 0,3koa. Beste aldean Bizkaia egongo litzateke, % 1eko gorakadarekin, beti ere 2014ko hiruhileko berarekin alderatuta.

Adinaren arabera banatuta, 30-34 urte arteko emakumeak dira ama izan direnen gehiengoa, % 37,8 hain zuzen ere. Talde horren atzetik, oso gertu, 35-39 adin tartea geratzen da, jaiotzen % 34,9arekin. 25 eta 29 urte artean dituztenak erditu dira haurren % 12,5az, eta 40 urtetik gorako emakume gehiago (% 8,9) izan dira ama 25 urtetik beherakoak baino (% 5,9).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X