Brusela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gautena Gipuzkoako autismo elkartea, Europako Herritar Saria

Proactiva open arms elkartearekin eta ONCE erakundearekin saria partekatuko du Gautenak. Proactiva open armsek errefuxiatuak itsasoan erreskatatzen ditu.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Autismoa duten pertsonak eta haien familiak Gipuzkoan artatzen dituen Gautena elkarteari Europako Herritar Saria ematea erabaki zuen asteazkenean Europako Parlamentuak, Bruselan.

Izaskun Bilbao Barandika euskal eurodiputatuak hautagaitza aurkeztu zuen. Proactiva open arms elkartearekin eta Itsuen Erakunde Nazionalarekin (ONCE) saria partekatuko du Gautenak. Proactiva open armsek errefuxiatuak itsasoan erreskatatzen ditu.

Saria 2008tik banatzen du Europako Parlamentuak. “Balio europarren aldeko borroka, herritarren eta Estatu kideen arteko integrazioa bultzatu edo lankidetza errazten duten erakundeak” saritzen ditu, “Oinarrizko Eskubideen EBko Gutunaren balioak egunero sustatzen dituztelako”.

Guztira, 28 estatu kideetako 50 erakunde saritzen ditu urtero. Sari banaketa urriaren 12 eta 13an izango da Europako Parlamentuan, Bruselan.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-etxebizitza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Honako hauek dira Euskadiko bizitegi-larrialdiari erantzuteko gaurtik indarrean diren premiazko neurriak

Etxebizitzaren arloko politika publikoak merkatuaren errealitate berrira egokitzea bilatzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak, estaldurak eta laguntzak handituz, tresnak malgutuz eta gaur egun etxebizitza duina eta egokia lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei "modu azkarragoan eta eraginkorragoan" erantzuteko. Gainera, etxebizitza babesturako eta alokairu publikorako higiezinen-parkea handitzeko neurriak aurreikusten ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X