Gau Zuriak Bilbo argituko du gaur
Bilboko Gau Zuria larunbat honetan, ekainak 18an, ospatuko da eta, beste urte batez, musika, antzerkia, dantza eta umorea izango dituen programa zabala izango da.
Aste honetan hainbat ekitaldi antolatu dira Bilboren 716. urteurrena ospatzeko baina, egun garrantzitsuena larunbateko Gau Zuria izango da. Arratsaldeko 20:30etatik, goizaldeko 02:00etara, 23 ekitaldi izango dira hiriburuko hainbat tokitan.
PROGRAMA:
01 BILBAO CANTA Y SUENA
Bilboko Gau Zuria musikarekin hasiko da Zazpi kaleetan. Hiru musika taldek euskal kantuak interpretatuko dituzte.
Emanaldiak:
• 20:30-21:30: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa (Zuzendaria: Amagoia Loroño).
• 22:00-23:10: Bilboko Koral Elkartearen umeen abesbatza (Zuzendaria: Jose Luis Ormazabal) eta Bilboko Koraleko Euskeria abesbatza (Zuzendaria: Urko Sangroniz).
• 23:30-00:30: Iralabarriko San Antonio Abesbatza (Zuzendaria: Maite Zugazaga)
02 GAU BELTZA
Euskal Herriko pertsonai mitologikoak (Anbotoko Mari, Basajaunak, Lamiak...) Gau Zuria ospatzera etorriko dira Bilbora. Euskal Museoko Mikeldiren inguruan Baskoniako antzinako istorioak ezagutzeko aukera izango da.
Non: Euskal Museoa
Emanaldiak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.
03 HISTORIAS DE UN PUENTE
Areatzako zubian herritarrek sortutako irudiak islatuko dira. Bertaratzen direnek zubiaren diseinuan parte hartuko dute.
Non: Areatzako zubia
04 EZAGUTU BILBO!
Joko interaktibo batean, Bilboko hainbat irudi proiektatuko dira eta jokalariek, hiriburukoak ez diren irudiak seinalatu beharko dituzte. Ziur zaude Bilbo ezagutzen duzula?
Non: Erripako kaia
05 SWING, SWING, SWING
Kalean Swing dantzatzea modan dago eta horren harira, dantzatzen ikasi nahi duten guztientzat 'Swing, Swing!' ikastaro irekiak izango dira.
Non: Areatzako kioskoa
Reunion Big Band eta Swing Up taldeek eskainitako emanaldia.
06 BILBAO, HIRI BATEN SINFONIA
Kontzertua. Musika zuzenean Behotsik orkestraren eskutik (Zuzendaria: Igor Gimenez)
Non: Bilboko Udaletxea
Emanaldiak: 22:30; 23:15; 00:00; 00:45.
07 SAREAK JOSTEN
Ibaizabalen ibilbideari jarraituz, argiztatuta egongo diren lau armiarma izango dira Uribitarte pasealekuan. Armiarma-sare batekin elkarri konektatuta, adiskidetasunaren sinboloa izango da.
08 AZUL BILBAO
Ibaizabalek egiten duen ibilbidea marraztuko da 'Bilboko kolore urdinarekin'.
Non: Bizikidetza plaza
09 LUX
Abandoibarra pasealekua zentzumenen gunea izango da. Argiztapen berezia eta musika erabiliko dira ikusleen zentzumenak indartzeko.
10 ZERO GRAVITY
COT, breakdance dantza konpainiaren emanaldia.
Emanaldiak: 22:00; 23:00; 00:00; 01:00.
11 ZERO KILOMETROA. IRUDIAK
Zabalguneko plazan, herritarrek ateratako argazkiak pantaila erraldoi batean proiektatzeko aukera egongo da.
12 HIRU LEIHO
Foru Jauregian zehar ibilaldi birtuala egiteko aukera izango da. Herritarren parte hartzea sustatzen duen proiektu multimedia da.
13 ¡ENCIENDE!
Moyua plazako iturriaren inguruan argiztapen berezia izango da; Gau Zuriaren ibilbidean atsedena hartzeko gune aproposa.
Non: Moyua plaza
14 KABIAK
Arriquibar plazan hegaztien habiak ikusiko dira.
Non: Arriquibar plaza
15 ARTizarrak
Bertoko eta nazioarteko artistak batuko dituen arte eszenikoen laborategia.
Emanaldiak:
• Auditorioan: (KALAKAN + DOBET GNAHORE) 21:15; 23:30.
• Atarian: Organik Irrintzi: 20:30; 22:45. Lekord Sokak: 20:50
16 ¡A VUELTAS CON LOS HIPERREALISTAS!
Gau Zuriak pertsonai hiperrealistez osatutako antzerki ibiltaria ere izango du. Arte Ederren Museoaren inguruan ibiliko dira.
Non: Arte Ederren Museoa
17 LAINO GUZTIEN GAINETIK
Euskadi Plazan efektu berezia sortuko duten ehunka puxika ikusiko dira argiztatuta
Non: Euskadi plaza
18 LIGHTS & MUSIC
Argia eta musikarekin girotutako ekitaldi berezia izango da Iberdrola dorrearen atarian.
Non: Iberdrola Dorrea
19 DANK
DJ batek, publikoaren parte hartzearekin, atmosfera berezia sortuko du.
20 BI ORMA EHUn ARGI
EHUko ikasleek egindako plastikozko eta argizko sorkuntza. Harremanen eta kontrasteen arteko jokoa proposatzen dute.
Non: Bizkaia Aretoa (EHU)
21 UNA NOCHE DE VERANO
Shakespearen hainbat obra bertatik bertara ikusteko aukera izango da: The Tempest (Ekaitza), Hamlet, A Midsummer Night’s Dream (Udako Gau baten Ametsa) eta Romeo & Julieta.
Emanaldiak: 22:00etatik aurrera.
22 ITSASARGIAK
Abandoibarra pasealekuko farolek kolore askotako argia emango dute.
23 ¡EMOCIONA CAROLA!
Euskalduna ontziolako Carola garabiaren historia erakutsiko dute. 'Carola' izenaren jatorri bitxia antzerki bidez azalduko dute.
Non: Itsas Museoa
Emanaldiak: 22:30; 23:30; 00:30.
KALEKO ANIMAZIOA
20:30etatik aurrera 'ACTUA Produccions'-eko Erraldoiak hirian zehar ibiliko dira.
>
Zure interesekoa izan daiteke
Noiz jakingo ditugu USaPeko notak?
Datorren astelehenean, ekainaren 22an, unibertsitatera sartzeko probetako behin betiko notak argitaratuko dira, baina ikasleek azken aukera bat izango dute: azterketak ikustea.
500 babesgune klimatiko daude Euskadin, beroaldiei aurre egiteko
Ihobe sozietate publikoak bultzatutako ekimenari esker, 11 udalerritako eremu publikoak egokitzen dira —hala nola liburutegiak eta parkeak— itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko. Milioi bat pertsonari baino gehiagori egiten die mesede, eta asmoa pertsona zaurgarrienak babestea da.
San Mamesen eta garraio publikoan aldaketak egiteko eskatu zion FIFAk Bilbori
Udalak berretsi du 2030ean jokatzekoa den Munduko Txapelketako egoitza izan nahi duela, baina "ez edozein preziotan".
Txirrindulari bat hil da Forondan, auto batekin istripua izanda
Ezbeharra 08:50ak jo barik zeudela gertatu da, A-4306 errepideko biribilgune batetik gertu.
Osakidetzak 17 pertsona txertatuko ditu berriro Bilbon eta Lasarten, hotz-katearen akats baten ondorioz
Osasun Sailak onartu egin du EH Bilduk salatutako hotz-katearen akatsa, eta berriro txertatuko ditu kaltetuak: bost Lasarten eta hamabi Arangoitin. Rebeka Uberak gertatutakoa "ulergaitza" dela esan du, eta gogora ekarri du orain gutxi iraungitako txertoekin Osakidetzan izandako polemika.
Eibarko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du arratsaldean sokamuturren etorkizunaz eztabaidatzeko
Bilkura 19:00etan egingo da, eta bozketa ez da loteslea izango. Bien bitartean, ordu erdi lehenago, 18:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte Udaletxe kanpoan sokamuturraren aldekoek eta aurkakoek.
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.