Hilketa laukoitza Guadalajaran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Piozeko ustezko hiltzaileak lau hilketak aitortu ditu

Ofiziozko abokatu bat jarri diote, eta gaur arratsaldean deklaratuko du Guadalajarako instrukzioko 1. epaitegian.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

François Patrick Nogueira Gouveia Piozeko hilketa laukoitzaren ustezko egileak bere familiako lau kide (izeba-osabak eta lau eta urtebeteko lehengusuak) hil zituela aitortu dio Guardia Zibilari.

Duela bi egun iritsi zen Sao Paulotik Madrilera, berak hala erabakita, eta gaur arratsaldean deklaratuko du Guadalajarako instrukzioko 1. epaitegian.

Epaitegietako iturriek azaldu dutenez, gazteari ofiziozko abokatu bat jarri diote gaur bertan. Asteazkenean Madrilgo aireportura heldu zenetik, Guardia Zibilaren zaintzapean egon da, uneoro, gazte brasildarra.

Nogueira ostegun arratsaldeko bostetan heldu zen Guadalajarako Guardia Zibilaren komandantziara eta bertako ziega batean igaro du gaua.

Ikertzaileek hainbat izapide egin dituzte Nogueira Espainian dagoela baliatuta eta, besteak beste, DNA lagin berriak hartu dizkiote lau hilotzak azaldu ziren etxebizitzan hartutako laginekin alderatzeko.

 

tzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X