Fitok eta 'la Cuadri del Hospi'k 129.000 euro eman dituzte
?La Cuadri del Hospi? elkarteak BideoCruces Osasun Ikerketa Institutuari 129.520 euro eman dizkio haurren minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko. Fito Cabrales abeslariak Harley Davidsona zozketatuta lortu zuen diru hori.
Minbizia duten edo izan duten haurren gurasoen elkarteak eta abeslariak berak eman diote dirua ?Bizitza hozka egin beharreko zerbait da? proiektuaren baitan. Fitok horretarako eman zuen bere Harley V-Roada.
Susana del Amo ?la Cuadri del Hospi?ko ordezkariak eskertu egin dio Fitori proiektu honetan emandako laguntza. Izan ere, besteak beste, bideo bat grabatu zuen sendagileekin eta haurrekin, ?Acabo de llegar? abestiarekin. Elkarteak horren bidez minbizia jasaten duten haurrak eta gazteak ?ikusarazi? nahi zituen.
Lortutako diruaren garrantzia nabarmendu du, asko lagunduko duelako haurren minbiziaren aurkako ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Intzidentzia ?oso txikia? duela esan du, minbizi orokorrari dagokionez, eta aurrekontuak ?horren arabera? joan ohi direla gaineratu du.
Fitok azaldu duenez, ekimen honetan parte hartzeak aldaketa handia eragin du bere bizitzan, eta ?oso hunkigarria? izan dela azpimarratu du ?la Cuadri del Hospi?rekin parte hartzea. Elkarteak egiten duen lana ezagutzeko jarduera oso baliagarria izan dela adierazi du.
Itziar Astigarraga Gurutzetako Ospitaleko unitate onkologikoko buruak laguntza eskertu du, haurrak ?ahalik eta bizi kalitate onena izaten sendatzeko?, ikerketan aurrera egiteko balio izango duelako.
Bildutako diruarekin bi proiektu burutuko dituzte, bat leuzemiari buruz, eta, bestea, linformari buruz. Proteina eta markadore batzuk aztertuko dituzte, defentsa sistematan balizko alterazioak bilatzeko.
?La Cuadri del Hospi?k 2015ean dagoeneko 76.000 euro eman zizkion BioCrucesi, eta haurretan ohikoak diren minbizitan zentratu ziren, leuzemiatan, berriro gaixo jartzen diren haur batzuen faktore genetikoak aztertzen, baita medikamentu batzuei erantzun okerrago bat ematen diotenak ikertzen ere.
Albiste gehiago gizartea
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Orioko haur-patio batetik gertu, exhibizionismoa egotzita
Gertakaria asteartean, uztailaren 8an, izan zen, 16:00ak aldera, gizonezkoa adingabe batzuk zeuden esparrura sartzeko hesiaren ondoan zegoela.
Bi adingabe inputatu dituzte Corellan, AP-68 autobidean harri handiak jaurtitzeagatik
Gutxienez lau ibilgailuk kalte handiak jasan zituzten; kamioi batek eta hiru autok. Ekaineko azken egunetan egin zituzten erasoak, guztiak gauez.
Forondak Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldiak eskainiko ditu azaroaren 1etik aurrera
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ia ziurtzat jo du Volotea konpainia izango dela hegaldi horiek eskainiko dituen aire-konpainia.
Baionako jaietan Aturri ibaian desagertutako pertsona baten bila ari dira
Gertakaria 02:45 aldera jazo da, jai-eremutik kilometro batera. Suhiltzaileak eta bi urpekari lekura hurbildu dira, dronen laguntzarekin.
Ikusi berriz uztailaren 11ko entzierroa
2025eko sanferminetako uztailaren 11ko entzierroa, Orainen.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Urumea ibaian
Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta gorpua berreskuratu dute. Ikerketa bat abian da gertatutakoa argitzeko.
Jandilla arriskutsuek entzierro azkarra egin dute
Zezenek 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Lehen balantzearen arabera, bost pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, bostak kolpeengatik.
Euskara larrialdi egoeran dago, eta 2036rako arnasgunerik gabe geratzeko bidean
UEMAren eskariz Siadeco-k egindako ikerketa batek erakusten duenez, hamar urteren bueltan euskararen ezagutza maila apalagoa aurreikusten da eta inguruan erdarak izango dira nagusi. Azken 30 urteotan hezkuntza-arautuko hizkuntza eredu euskaldunei esker eusten dio EAEk euskaldunen pisuaren hazkundeari. Nafarroan, oinarri horren faltan, behera egiten hasiko da.
Covid iraunkorra eta zeliakia gaixotasun kronikoen zerrendan sartu dituzte
Espezialisten eta pazienteen iritzian, aurrerapausu handia izango da, bai gaixotasunaren tratamenduan, baita egunerokotasunean behar dituzten laguntzetan ere. Bi gaitz horiekin batera, polioaren ondorioak eta min kroniko ez-onkologikoa ere sartu dituzten zerrendan.
9 urteko espetxe-zigorra berretsi diote 15 urteko alabari sexu-erasoak egin zizkion gizonari
Amak alabaren aurka deklaratu duen arren, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salak adingabearen testigantza "sinesgarria, fidagarria eta koherentea" dela adierazi du, baita "oso zehatza" ere. Hori dela eta, Probintzia Auzitegiak apirilean ezarri zion zigorra berretsi du orain.