Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 biztanleetatik bat kanpotarra da EAEn

Atzerritar gehienak (% 36) Boliviakoak, Kolonbiakoak, Nikaraguakoak eta Paraguaikoak dira. Halaber, % 26,9 europarrak dira, gehienak errumaniarrak eta portugaldarrak.
Inmigrazioa
Inmigrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 149.348 atzerritar bizi ziren 2016ko urtarrilaren 1ean, hau da, biztanleriaren % 6,9. Atzerriko biztanleen artean, %  36 amerikarrak dira -Espainian % 23 pasatxo-, eta talde honetako biztanle gehienak Boliviakoak, Kolonbiakoak, Nikaraguakoak eta Paraguaikoak dira.

Halaber, EAEn bizi diren europarrak atzerritarren % 26,9 dira. Talde honetan errumaniarrak nabarmentzen dira, atzerritar guztien % 12 eta europarren % 44,1 izanik. Ondoren, errumaniarrengandik distantzia handira bada ere, portugaldarrak daude, EAEn bizi diren europarren % 17 baitira.

Afrikarren proportzioa % 28 da EAEn, eta ia erdiak (% 49) marokoarrak dira. EAEn dagoen bigarren nazionalitate afrikar garrantzitsuena aljeriarra da, % 14,2ra helduz. Atzerritarren artean, ondoren, txinatar eta pakistandarrak agertzen dira (% 7), eta ia asiar bakarrak dira, asiar guztien % 79 baitira.

Hiru lurraldeak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa, kontinenteen arabera, askotarikoa da. Araban afrikarrak dira nagusi, eta Bizkaian amerikarrak; bi kasuetan % 40ren gainetik daude. Gipuzkoan europarren eta amerikarren proportzioak antzekoak dira, amerikarrena handiagoa den arren.

Bizkaian boliviarrak eta kolonbiarrak herrialde amerikarretako nazionalitate duten herritarren % 39,5 dira, eta Gipuzkoan banaketa askotarikoagoa da. Araban nazionalitate amerikarra dutenak ez dira % 27ra iristen, eta horietatik laurden pasa kolonbiarrak dira.

Gipuzkoan frantses asko dagoenez, europarrak gehiago dira lurralde horretan besteetan baino. Errumaniarren proportzio handiena Bizkaian dago (europarren % 57 baino gehiago), eta Araban eta Gipuzkoan nabarmen txikiagoa da, % 29,5 eta % 33,9, hurrenez hurren.

Gipuzkoak du afrikarren proportzio txikiena hiru lurraldeen artean, eta haietako % 58 marokoarrak dira. Araban eta Bizkaian ere marokoarrak gehiengo dira afrikarren artean, % 47 eta % 44,3 hurrenez hurren. Bizkaian eta Gipuzkoan hurrengo nazionalitate garrantzitsuenak aljeriarrak eta senegaldarrak dira; Araban, berriz, hirugarren nazionalitate garrantzitsuena nigeriarra da.

Txinatarrak asiarren % 59,9 dira Bizkaian, eta pakistandarrak, berriz, % 19. Gipuzkoan eta Araban pakistandarrak dira gehiengoa, batez ere, Araban, bertan bizi diren asiarren % 60,3 baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X