EAEko hiru hiriburuetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasun neurriak indartuko dituzte Errege Magoen kabalgatetan

Ertzaintza eta Udaltzaingoa batera arituko dira EAEko hiru hiriburuetako Errege Magoen kabalgatetan.
Errege Magoak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Errege Magoak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bat egingo dute gaur, Errege Magoetako kabalgatetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Hala, polizia-patruila uniformedunak eta kalez jantzitakoak antolatuko dira, bereziki jende andana biltzen den tokietan. Agenteak barrutian zein inguruetan ibiliko dira zaintza-lanak egiten, delituak eta bestelako gorabeherak prebenitzeko asmoz.

Bilboko Udaltzaingoaren kasuan, 80 agentez osaturiko polizia-operatiboa antolatu du. Zehazki, ibilgailuen zirkulazioa eta Erregeen Kabalgataren ibilbidea zuzendu eta babesteko ardura izango du Udaltzaingoak.

Hiru Errege Magoek agenda ekitaldiz betea dute; izan ere, goizeko 12:00etan hiriko ospitaletara joan dira, egun hauetan gaixo dauden umeei opariak emateko.

Argazkia: EFE

Arratsaldean, Udaltzaingoak segurtasunaren zaintza eta kontrol lanak burutuko dituzte, jende-pilaketak aurreikusteari begira. Patruilak hirian ibiliko dira, batik bat, Kale Nagusiaren inguruneetan, kabalgata ikusi eta Gabonetako erosketak egiteko jende ugari joatea espero delako.

Desfilea 18:00etan abiatuko da Kale Nagusiak eta Maria Diaz Harokoaren kalea batzen diren lekutik, eta Moyua plazatik, Kale Nagusiaren behealdetik eta Plaza Biribiletik igaro eta gero, Buenos Aires kalera bideratuko da. Ibilbidearen amaiera Udaletxearen aurrean izango da.

Hala, karrozak errazago ateratzeko, 15:00etatik aurrera ibilgailuen zirkulazioa eten dute Kale Nagusian, hain zuzen Maria Diaz Harokoaren eta Jesusen Bihotza plazaren artean (baita plazako errail bat eta taxien geralekua).

17:30etik 20:30era bitartean, gutxi gorabehera, Erregeen Kabalgata pasatuko den kaleetan eta ibilbidearen zeharkako bideetan zirkulazioa moztuko da. Kale horietan berezko zirkulazioa berrezarriko da kabalgata pasatu ahala.

Errege Magoak goizeko 11:00etan iritsi dira Donostiara. Meltxor, Gaspar eta Baltasar zaldi gainean iritsi dira Kontxa hondartzatik. Kontxako Pasealekuan zehar ibili ondoren, Miramar kalera joan dira eta, han, antigoaleko automobil estali-gabea hartu dute, eta segizioak eta txarangak autobus turistikoan lagundu diete, bisita egitea pentsatuta duten auzoetan zehar joateko.

Iaz, hondartzatik ibili ziren erregeak. EiTB

14:00etan Udaletxera iritsi dira, eta umeen harrera Udalbatza Aretoan egingo da. Ekitaldia 15:30ean hasi da eta bi ordu iraungo du. Ondoren, 18:00etan, Erregeen desfilea hasiko da, Donostiako erdialdeko kaleetan zehar.

Gasteizera, berriz, trenez eta opariz beteta iritsi dira. Urtero bezala, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek antzinako autoetan egin dute Geltoki plazatik Espainia plazarainoko ibilbidea.

Gasteizeko Errege Magoak, 2016an. Argazkia: EiTB

Errege Magoen desfilea 19:00etan hasiko da, Bilbo Plazan, eta Arabako hiriburuaren erdialdea zeharkatuko du, Gasteiz Etorbideraino. Ibilbidea hauxe izango da: Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Iruñeko umeak bisitatzeko denbora izango dute. Carmen, Navarreria eta Mercaderes kaleak zeharkatu ostean, 17:00etan iritsiko dira Udaletxe plazara, eta harrera egingo diete atarian.

Kabalgata 19:00etan hasiko da, eta aurretik su artifizialak izango dira. Desfilea Santa Katalinako Eskolatik irtengo da, Abejeras kalean, eta Guraso Eskolapioen Eskolan amaituko da, 21:30 aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias: “Milioi bat pertsona baino gehiago mugituko dira eklipsea ikusiko den inguruetara, eta hori aurreikusi egin behar da”

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da eta, besteak beste, abuztuaren 12an Euskal Herrian ikusi ahal izango den eguzki-eklipseaz mintzatu da. Sailburuak gomendatu du jendea “oinez edo garraio publikoan joatea eklipsea ikustera”, joan-etorriek trafikoan eragin oso handia izango dutelako. Halaber, eklipsea segurtasunez ikusteko aholku zientifikoei jarraitzeko beharra azpimarratu du, eta lehen neurri gisa homologatutako eklipse-betaurrekoak erabiltzea gomendatu du.

PARIS (France), 15/07/2026.- Screens display the results of the vote, 291 in favor and 241 against, on a bill on the right to assisted dying at the National Assembly in Paris, France, 15 July 2026. (Francia) EFE/EPA/TERESA SUAREZ
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eutanasia legezko izango da Ipar Euskal Herrian ere, Frantziako Parlamentuak heriotza lagundua izateko eskubidea onartu du eta

Orain arte, 2016an onartutako Claeys-Leonetti legeak gaixotasun terminala eta bizi-pronostiko laburra zuten pertsonentzako sedazio sakon eta jarraitua ahalbidetzen zuen. Aurrez ere Asanblea Nazionalak hiru aldiz onartu zuen lege-proiektua, baina atzera bota izan du hori gehiengo kontserbadorea duen Senatuak. Hainbat aldaketa eta erreforma eginda, oraingo bozketa behin betikoa izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X