Gasteizen eta Iruñean lapurretak egin zituen talde bat desegin dute
Besteak beste, Gasteizko eta Iruñeko kutxazain automatikoetan, banketxeetan eta etxebizitzetan lapurretak egin zituen taldea desegin dute Esquadra Mossoek eta Espainiako Poliziak.
Kataluniako Poliziaren arabera, Estatu osoan aritzen zen gaizkile taldea da atzemandakoa. Katalunian osten zuten hasieran, baina Gasteizen, Iruñean, Madrilen eta Valentzian ere egin zituzten lapurretak gerora.
Operazioak bi fase izan ditu. Lehenengoan (2016ko apirila eta abuztua artean), 14 pertsona atxilotu zituzten, gehienak txiletarrak. 20 bat etxebizitzatan eta kutxazain automatikoetan lapurretak egin izana egotzi diete. Esquadra Mossoen arabera, kutxazainak leherrarazita osten zuten dirua.
Hainbat banketxeri maula egitea ere leporatu diete. Nortasun agiriak eta kreditu txartelak lapurtzen ei zituzten aurrena; gerora, espainiar nazionalitatea zuten herritarrei ordaintzen zieten, kreditu txartelaren jabe zirelakoan, dirua ateratzeko. Katalunian egin zituzten iruzur gehienak, baina Gasteizko, Iruñeko eta Valentziako banketxeren batean ere aritu ziren.
Bigarren fasean (2016ko ekainetik 2017ko urtarrilera egindakoa), bederatzi lagun atxilotu zituzten. Katalunian ez ezik, Madrilen ere lapurretak egiten hasi zirela atzeman zutenean abiatu zuten bigarren fasea. Aurrekoan bezala, etxeetan eta kutxazainetan ostea egotzi diete.
Atxilo hartutako 23 pertsonetatik 10 bidali ditu espetxera. Batzuek aurrekariak zituzten antzeko delituengatik Frantzian, Alemanian, Belgikan, Herbehereetan, Suedian, Italian eta Erresuma Batuan.
Etxebizitzetan ebatsitako bitxien argazkiak eskegi dituzte Esquadra Mossoek euren webgunean, jabeen esku uzteko asmoarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Astelehenean hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Astelehenean hasiko da errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.
Zorroztasuna, hurbiltasuna eta kalitatezko informazioarekiko konpromisoa, ETBko albistegien denboraldi berriaren ardatzak
Hastear den denboraldi berri honetan ETBko albistegiek euskal gizartearekin eta kalitatezko informazioarekin duten konpromisoari eutsiko diote, ikuspegirik osoena, gako guztiak, zergatien azalpena eta irtenbideak ere mahai gainean jarrita.
36ko altxamendu militarrean hil eta Urbasako Otsaportilloko leizera jaurti zituzten errepublikanoak omendu dituzte
36ko kolpe militarraren ondoren, gutxienez 14 lagunen gorpuak bota zituzten leizera. DNAri esker, 10 identifikatu dituzte. Gaurko omenaldian biktimak gogoratu dituzte eta ahanzturan ez erortzeko eta gorrotoa eta zentzugabekeria berriro ez ezartzeko eskatu dute.