Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibaizabal ibaiari darion kiratsa ikertzen ari dira

Ingurumen Saileko eta URA agentziako teknikariak usain horren jatorria zein den argitu nahian ari dira, baina 'ez dirudi kaltegarria denik'.

URA Uraren Euskal Agentziako eta Ingurumen Saileko teknikariak Ibaizabal ibaiari hainbat tokitan darion usaina ikertzen ari dira goizean goizetik, Ingurumen Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

SOS Deiak Larrialdi Zerbitzuan hainbat dei jaso dituzte Basauritik, Algortatik eta baita Durangaldetik ere, ibaiari ustel usaina zeriola esanez.

URA agentziako eta Ingurumen Saileko teknikariak usainaren jatorria zein den argitu nahian ari dira, eta, horretarako, inguruko enpresekin harremanetan jarri dira.

Ingurumen Saileko iturrien esanetan, airearen kalitatea aztertzeari ekin diote, eta horren usainaren jatorria argitzeko kromotografo bat eraman dute. Hala ere, lehen proben arabera,  "ez dirudi kaltegarria denik".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X