Udan Saharako haurrak etxean hartzeko 60 familia behar dira
Udan Saharako haurrak etxean hartzeko 60 familia behar direla esan dute ostiral honetan Eusko Legebiltzarrak, Fronte Polisarioak, Euskal Fondoak eta Afanis elkarteak. Iaz bezala, 350 familia lortzea da aurtengo helburu nagusia, uztailean eta abuztuan 8 eta 12 urte bitarteko haurrak Euskadira ekarri ahal izateko.
Erakunde horietako bozeramaileek “oporrak bakean” egitasmoaren xehetasun guztiak azaldu dituzte Eusko Legebiltzarrean. Aurtengo udan Saharako haurrak etxean hartzeko prest dauden 100 familia gehiago behar dituztela azaldu dute.
Ostiral honetan egindako agerraldian azaldu dutenez, dagoeneko 40 familia berrik eman dute izena (beste 250 familiek esperientzia errepikatzeko asmoa dute), baina, oraindik ere 60 familia gehiago behar dituzte aurreko urtean Euskadira ekarritako ume guztiak bueltan ekartzeko. Gauzak horrela, uztailean eta abuztuan 8 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak jasotzeko laguntza behar dute. Itziar Iturri Euskadi Fondoa elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, apirilaren 1ean itxiko da izena emateko epea.
Ildo horretatik, izena ematea oso erraza dela azpimarratu du Irune Lujambio Afanis elkarteko presidenteordeak. Halaber, Udalen eta Foru Aldundien laguntzari esker familiek ez dituztela bidaiaren gastuak ordaindu behar azpimarratu dute. Gauzak horrela, iaz etorri ziren haur guztiak bueltan ekarri ahal izateko elkartasuna ezinbestekoa dela esan dute.
Mohamed Fadel Hay Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkariak ziurtatu duenez, errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren haurrei “mundua ezagutzeko aukera” ematen die egitasmoak. Era berean, urtero herri xumeetako haurrak ekartzen dituztela azaldu du.
Gauzak horrela, bi hilabeteko egonaldia egitea haurrentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du, baina kezkatuta agertu da aurten familia gutxiagok eman dutelako izena “oporrak bakean” egitasmoan. “Egoera honek kezkatuta gaitu”, ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Leon XIV.a aita santuak lehendakaria hartuko du Vatikanoan maiatzaren 13an
Egun horretan egingo den audientzia orokorrera gonbidatu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko topaketa izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
72 urteko mendizale bat hil da Serantesen
Bizkaiko mendiaren hegal batean aurkitu zuten hilda, hainbat orduz haren bila aritu ondoren.
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, autobus baten eta auto baten arteko istripuan
17:00ak pasatxo gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, errepidea itxita dago eta ibilgailuen zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira.
Maleta susmagarri bat leherrarazi du Poliziak Iruñean
Iruñean, Espainiako gobernu-ordezkaritzaren egoitza aurrean norbaitek utzitako maleta batek susmo txarra eragin du, eta gune osoa itxi dute. Merindadeen plazako autobus markesina batean aurkitu dute maleta susmagarria.
Donostian emakume bat hiltzen saiatu zen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Hilketa saiakera egotzita, 26 urteko gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.
Gizon batek emakume bat hil du Esplugues de Llobregateko kale batean
Erasoaren ondoren, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira aurkitu dute Mossoek, eta atxilotu egin dute. Indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen hilketa.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.