EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cascanteko 11 urteko neskato bat hil da auto istripu batean, Errioxan

Biktimaren ahizpa (6 urte) eta bien aita (49 urte) zauritu dira istripu berean.

Cascanten (Nafarroa) bizi zen hamaika urteko neskato bat hil da gaur N-232 errepidean, furgoneta batek eta kamioi batek aurrez aurre jota, Errioxako Gobernu Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Istripu berean, biktimaren ahizpa (6 urte) eta furgoneta gidatzen zihoan bien aita (49 urte) zauritu dira. Kamioian zihoazen bi bidaiariak, berriz, onik irten dira.

Hildakoaren ahizpa larri dago, eta Nafarroako Ospitalegunera eraman dute. Aita, berriz, Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dute.

Familia Cascanten bizi denez, Nafarroako larrialdi zerbitzua ari da laguntza psikologikoa kudeatzen.

Ezbeharra 09:26 aldera gertatu da N-232 errepideko 358. kilometroan. Errepidea itxi behar izan dute, galtzada erabat garbitu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X