Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartzelan sartu dute Abadiñoko sexu-erasoaren ustezko egilea

Gizonezkoa Durangon atxilotu zuten igande arratsaldean, goizean epailearen esku utzi ostean.
DURANGO ELKARRETARATZEA EITB
Sexu-erasoa gaitzesteko kontzentrazioa egin zuten larunbatean, Durangoko Andra Mari plazan. EiTB

Durangon (Bizkaia) sexu-delitua egitea egotzita atxilotu zuten gizonezkoa (59 urte ditu) kartzelan sartu dute igande arratsaldean, goizeko lehen orduan epailearen esku utzi ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abadiñon urriaren 14an sexu-erasoa izan zela jakin zuen Ertzaintzak ostiralean, hilaren 20an, eta salaketa jasotakoan abiatutako ikerketari esker, ustezko egilea aurkitu, identifikatu eta atxilotu zuen larunbat arratsaldean, Durangon.

Beharrezko eginbideak burututakoan, igande goizeko lehen orduan agintari judizialaren aurrean jarri ostean, epaileak kartzelan sartzea agindu zuen.

----------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X