Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste elkarretaratze bat egin dute Barakaldon neska adingabearen bortxaketaren aurka

Adingabeak abenduaren 30ean salatu zuen lau gaztek sexu-erasoa egin ziotela gazte lokal batean.
Barakaldon gaur egin duten elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Barakaldon gaur egin duten elkarretaratzea. Argazkia: Efe

Barakaldok bigarrenez egin du elkarretaratzea adingabe batek aurreko astean jaso zuen sexu-erasoa errefusatzeko eta gaitzesteko, eta 300 pertsonatik gora elkartu dira Udalak deituta.

Aurreko abenduaren 31n Barakaldoko Mugimendu Feministak deituta egin zuten kontzentrazioaren ostean, gaur arratsaldean beste bat egin dute Udalaren izenean.

Neska adingabe batek abenduaren 30ean salatu zuen lau gaztek sexu-erasoa egin ziotela Barakaldoko gazte lokal batean.

Gaurko elkarretaratzeak bost minutu iraun du Herriko plazan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako lelopean, eta txaloka itxi dute protesta ekitaldia.

Amaia del Campo alkateak eskerrak eman dizkie bizilagunei elkarretaratzean parte hartzeagatik, eta argi adierazi nahi izan du Barakaldon ez dutela "horrelako jarrerarik onartuko".

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X