Sagardotegi denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagar uzta 'historiko' batekin lau milioi litro sagardo egin dituzte 2017an

Alberto Iñurrategi mendizaleak emango dio hasiera aurtengo 'txotx' denboraldiari. Eguerdian izango da Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.
Euskal sagardoa. EFE
Sagardotegien denboraldia gaur abiatuko dute. EFE

"Historikoa" izan da 2017ko sagar uzta, eta bildutakoarekin lau milioi litro sagardo egin dituzte Euskal Sagardoa jatorri-deiturapean. Hain justu, zuku horien lehen emaitzak dastatu ahalko dira gaurtik aurrera, astelehen honetan abiatuko baita 'txotx denboraldi' berria, Alberto Iñurrategi mendizalearen eskutik.

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 48 sagardotegik ekoitzi dute sor-marka duen sagardo hau: 41ek Gipuzkoan, bost Bizkaian, eta bi Araban. Euskal Sagardoa erakundeak nabarmendu duenez, "uzta historikoa izan da kopuruz, eta aurreratua, heldutasunari dagokionean".

Toki eta sagar moten arabera aldea egon badaiteke ere, orokorrean uzta handia izan da, eta iaz baino lau bat milioi kilo gehiago bildu dira.

Euskal Sagardoa egiteko 250 hektareatako sagarra erabili da, eta 200dik gora izan dira sagargileak. 48 sagardotegik egin dute sagardoa, aurreko uztan baino 13 gehiagok.

Hain zuzen, sagardo horren lehen emaitza dastatzeko aukera izango da gaurtik aurrera, astelehen honetan hasiko baita 'txotx' denboraldi berria.

Urtero bezala, uztaren, sagarraren eta sagardoaren ezaugarriak azalduko dituzte prentsaurrekoan. Gero, Alberto Iñurrategi mendizaleak sagarrondo bat landatuko du. Amaitzeko, ekitaldia egingo dute Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. "Hau da gure sagardo berria, txotx" oihukatuta, denboraldiari hasiera emango dio Iñurrategik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X