Polemika amaitutzat jo dute Elgoibarrek eta Idiazabalek, euren bertsioa berretsita
Elgoibar eta Idiazabal futbol taldeek amaitutzat eman nahi izan dute joan den larunbataz geroztik hautsak harrotu dituen polemika. Horretarako, agiri bat kaleratu dute bi taldeotako zuzendaritzek, eta bertan, ika-mika amaitu nahi dutela diote, orain arteko bertsioari eutsita; hau da, Manuel Sarrion arbitroak futbol zelaian jokalariei euskaraz hitz egitea debekatu ziela berretsi dute.
Idatzian nabarmendu dutenez, ez dute sinatuko "epailearen hitzak oker ulertu zirela dioen idatzirik". "Gizon horrek oker jokatu zuen eta ez du onartu nahi", gaineratu dute. Bi klub horien hitzetan, "arbitroen kolegioarekin eta AGAF-ekin ezinezkoa" izan da akordio bat lortzea, "erakutsi duten itxikeria dela eta".
Elgoibar eta Idiazabal futbol taldeek "errespetua" azaldu diete arbitroen kolektiboari. "Badakigu arbitratzea ez dela erraza, eta beti defendatuko ditugu epaileak kiroltasunaren aurkako edozein jokabideren aurrean", gaineratu dute.
Bestalde, Gipuzkoako Futbol Federazioari esker ona agertu diote, afera honetan bitartekari lanetan egin duen ahaleginagatik. "Benetan eskertu nahi dugu, baita, Elgoibarko eta Idiazabalgo udalek erakutsi diguten babesa, eta beste horrenbeste egiten dugu modu pribatuan haien babesa azaldu diguten futbol taldeekin", amaitu dute hitzez hitz agiria.
Bi aldeen bertsioak entzun ondoren, lehia batzordeak datorren astean erabakiko du Sarrion epailari neurririk ezarri edo ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zaurituak izan baitziren
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian