Epaiketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baliogabe utzi dute Bilboko kalamu elkarte bateko kideen aurkako zigorra

Auzitegi Konstituzionalak adierazi duenez, akusatuek ez zuten defentsa-eskubideaz baliatzeko aukerarik izan epaia jakin aurretik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Baliogabe utzi dute Bilboko kalamu elkarteko kideen aurkako zigorra

Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du Auzitegi Gorenak 2015ean Pannagh Bilboko kalamu elkarteko lau kideri ezarritako zigorra. Izan ere, Auzitegiaren arabera, akusatuen defentsarako eskubidea urratu zen eta ez zuten bermerik izan prozesu judizialean.

Konstituzionaleko Bigarren Aretoak azaldu du akusatuek Gorenean azalpenak emateko eskubidea zutela epaia eman aurretik. Izan ere, eurek ez zekiten euren jokabidea legez kanpokoa zela. Horregatik, epaia bertan behera utzi du, eta prozesu judiziala epaia argitaratu aurreko egoerara itzultzea agindu du.

Lau akusatuek azpimarratu dute uste zutela legearen arabera jarduten ari zirela, elkartea erroldatuta zegoelako eta erakundeekin harremanetan zegoelako.

Auzitegi Gorenaren zigorra

Elkarteko lau kideak bi aldiz ikertu dituzte, baina bi kasuak bertan behera utzi zituzten. Bat froga faltagatik artxibatu zuten, eta, beste auzian, kalamua itzuli egin zieten akusatuei, Ertzaintzak plantazioaren berri izanda ere horren aurka egin ez zuelako, Hector Brotons abokatuaren arabera.

Bigarren ikerketari dagokionez, droga-trafikoa egotzita epaitu zituzten Bizkaiko Lurralde Auzitegian, baina laurak absolbitu zituen. Bilboko Udaltzaingoak 80 kilo marihuana topatu zituen (elkarteko 320 kideentzat ari ziren hazten), baina bertan behera utzi zuten kasua, kontsumo propiorako zela eta sarri tratamenduetarako ere erabiltzen zela argudiatuta.

Auzitegi Gorenak, ostera, osasun publikoaren aurkako delitutzat jo zuen Pannagh elkarteko kideen jokabidea, Zigor Kodearen 368. artikulua aplikatuta. Argudio horrekin, Auzitegi Gorenaren Bigarren Aretoak sei hilabete eta urtebete eta zortzi hilabete arteko zigorrak eta 250.000 eurorainoko isunak ezarri zizkien auzipetuei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X