INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 urteko gizon bat espetxera bidali dute, Biarritzen emakume bat bortxatzea egotzita

Bortxaketa azaroan gertatu zen, baina hasiera batean ikerketak ez zuen ezer argitu. Gerora, ordea, emakumearen kuleroetan agertutako semena atxilotuarena zela ondorioztatu zuten ikertzaileek.

Baionan 20 urteko gizonezko bat espetxera bidali dute behin-behinean, joan den azaroan emakume bati sexu-erasoa egin ziolakoan, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Bortxaketa azaroan gertatu eta biktimak salaketa aurkeztu bazuen ere, hasiera batean ikerketak ez zuen ezer argitu. Gerora, biktimaren barruko jantzietan agertutako semenak ordea ikerketa irauli zuen.

DNA probak egin ostean ondorioztatu ahal izan dutenez, gizonezko horren hazia da biktimaren jantzietan agertu zena.

Baionako Auzitegiko instrukzio epaileak bere gain hartu du kasua eta epe motzean egingo da epaia.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X