Segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao BBK Live droneen bidez kontrolatu dute lehen aldiz

Ertzaintzak tripulaziorik gabeko aire ibilgailuak erabili ditu musika jaialdiko sarbideak eta gune sentsibleenak kontrolatzeko.
2018ko Bilbao BBK Live jaialdiko kanpin gunea. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren drone batek kanpin guneaz egindako argazkia. Segurtasun Saila

Lehen aldiz, droneak erabili ditu Ertzaintzak ekitaldi masibo bat zaindu eta kontrolatzeko. Uztailaren 12tik 14ra Bilbon erabili ditu tripulaziorik gabeko aire ibilgailuak Polizia Autonomikoak: Bilbao BBK Live jaialdian, hain justu. Gauero 40.000 pertsona batu dira Kobetamendin.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, ohiko segurtasun operazioa jarri zuen martxan Ertzaintzak, baina aurten lehen aldiz, Erreskate eta Zaintzarako Unitatearen Helikopteroen Atala batu zen dispositibora, droneak erabiliz. Ibilgailu horiei esker jaialdiko sarbideak eta gune sentsibleenak hobeto zaindu ahal izan zituen Ertzaintzak, denbora eta baliabideak murriztuz.

Euskadin, Bilboko Aireportuaren igarotze-gunearen baitan, baimendutako eta koordinatutako lehen drone hegaldiak izan dira honakoak. Hori horrela, abisu berezia (Notam, ingelesezko sigletan) eman behar izan Ertzaintzak

BBK LIVE KONTZERTUGUNEA ERTZAINTZA DRONE

Kontzertuen gunea, drone batetik ikusia. Argazkia: Ertzaintza

Esperientzia horren ondotik, beste segurtasun operazio batzuetan droneak erabiltzeko prest azaldu da Segurtasun Saila.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X